Alaitz Aramendi euskal preso politikoa Madrilera eramango dute bi euroagindu direla medio. Bertan, Entzutegi Nazionalak ikertuko du bere harremana bi sumariorekin.
Hori dela eta, Frantziako Bapaume espetxetik Madriletik gertu dagoen beste kartzela batera mugituko dute.
Printzipioz, presoak ez daki zer leporatuko dioten zehazki eta senideek espero dute, gutxienez, bi hilabetez egotea Madrilen. Hala ere, ez dute baztertzen egonaldia luzatzea.
Estatu frantziarrak eta espainiarrak zehaztu behar dute oraindik noiz aldatuko duten lekuz, baina martxoko bigarren hamabostaldian egingo dutela uste du Alaitz Aramendik.
2007tik kartzelan
Alaitz Aramendi 2007an atxilotu eta 2013an epaitu zuten. 18 urteko espetxe zigorra ezarri zioten ETAn militatzeagatik. Egun Bapaumen dago, Orozkotik 1.000 kilometrora baino gehiago.