"Saharar herriaren borroka zabaltzeko helburuarekin antolatu dugu Aste Kulturala"

Erredakzioa 2016ko ots. 24a, 18:33

FATIMA BIDALLE (Mendebaldeko Sahara, 1976) Etawasol elkarteko kidea da. Aste Kulturala antolatu du elkarte horrek Orozkon.

Nola sortu zen horrelako jardunaldi batzuk egitearen ideia?

FATIMA BIDALLE (Mendebaldeko Sahara, 1976) Etawasol elkarteko kidea da. Aste Kulturala antolatu du elkarte horrek Orozkon.

Nola sortu zen horrelako jardunaldi batzuk egitearen ideia?

Areta, Laudio, Okondo eta Orozkoko saharrarak aritu izan gara jardunaldien antolakuntzan. Saharar Errepublika Demokratikoaren aldarrikatzearen 40. urteurrena dela eta antolatu dugu ekimena, jendeak saharar herriaren borrokaz gehiago jakiteko helburuarekin. Hainbat ekintza egingo ditugu horretarako: zinema emanaldiak, hitzaldiak... Atzo Fatima A Salem kazetaria izan genuen hitzaldia eskaintzen.

"Gaur (otsailak 24) Hassana Aalia ekintzailea izango dugu, lurralde okupatuetako egoeraren inguruan mintzatzen"

Bihar, osteguna, Saharari buruzko filma bat ikusi ahal izango dugu, Martxa Berdeari (edo Martxa Beltzari) buruzkoa. Duela 40 urtetik hona saharar herria pairatu duena eta pairatzen ari dena kontatuko du filmak.

Aurten “haima” handi bat ere muntatuko dugu, Laudion eta Orozkon bizi garen emakumeen artean.

Eskerrak eman nahi dizkiegu “haimaren” muntaketan lagundu egin duten guztiei. Janaria prestatuko dugu, gazteentzako jolasak... eta saharar kulturarekin erlazionatutako beste hainbat ekintza ere.

Jendea animatu nahi dugu jardunaldietara bertaratzera, eta eskerrak eman nahi dizkiogu lagundu gaituen jende guztiari, benetan. Radio Llodion ere egon ginen elkarrizketa bat egiten. Aurtengo jardunaldiak oso ondo ari dira garatzen.

Erakusketa bat ere prestatu duzue.

Hala da. Sahararen historia kontatzen duten koadro batzuek osatzen dute erakusketa. Sahararen historia eta kultura osoa erakusten dute. Eta mapak ere egongo dira, dena hobeto azaltzeko.

Oso talde aktiboa zarete Aiaraldean.

Euskadin antolatzen den edozein ekintzetan parte hartzen dugu guk.

"Orozkoko Matxintxu elkartearekin elkarlanean aritzen gara, Gure Esku Dago mugimenduan ere hartzen dugu parte. Euskal Herriak eta Saharak kausa berdina dugula uste dugu, eta borrokan jarraituko dugu"

Saharatik horren urrun bizi arren bertako jendearekin kontaktua mantentzen jarraitzen duzue. Nola?

Ni Saharako zati okupatukoa naiz, eta nire senarra errefuxiatuen kanpalekuen zonaldekoa da. Hemen gaudenetatik bakoitza zonalde batekoa da. Baina egun hauek itxaropenarekin bizitzen ditugu. Bakearen bidean gaude: duela 20 urte utzi genituen armak, eta bakearen bidean konfiantza daukagu. Baina argirik ez badago saharar herri osoa borrokara itzuliko da berriz, ez garelako geldirik geratuko.

Eskualdeko hainbat herritan zaudete antolatuta, nola moldatzen zarete koordinatzeko?

Laudioko Kultur Etxean biltzen gara, astean behin. Hurrengo hilabeteari begirako ekintzak planteatzen ditugu. Ondo gabiltza.

Azkenaldian Saharan egondako uholdeek zer nolako eragin izan dute? Nola dago egoera orain bertan?

Errefuxiatuen kanpalekuetako egoera ez da ona. Euri-jasa handia egin du, eta urak etxeak, arropa, janaria, argindarra... eraman ditu. Baina ohikoan laguntzen gaituen jendeak ez digu hutsik egin, eta apurka apurka bizitza aurrera doa.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide