Otsailaren 23tik 27ra bitarte Etawasol elkarteak Saharako Kultura Astea ospatuko du Orozkon eta hamaika dira aurrera eramango dituzten ekimenak. Izan ere, lau egunetan hamaika erakusketa, hitzaldi, solasaldi, dokumental emanaldi eta ekintza kultural egingo dute.
Saharar herriaren askapen borrokan erreferenteak diren hainbat ekintzaile gonbidatuko dute herrira, eta besteak beste, Saharar herriaren borrokaren errealitateaz arituko da Fatima A Salem kazetaria, otsailaren 23an, asteartean, alegia, Orozkoko museoan eskainiko duen hitzaldian.
Hassana Aalia
Bestalde, Saharar herriaren borrokarekin zerikusi handia duen Hassana Aalia gazte ekintzaile sahararra ere Orozkon izango da. Gazteak Saharako lur okupatu eta giza eskubideez mintzatuko da otsailaren 24an, asteazkenean, 18:30ean Orozkoko Donibane Aretoan.
Saharar herriaren lanketari jarraiki, otsailaren 25ean Donibane Aretoan filma laburra emango dute eta otsailaren 27an, larunbatean, goizetik hasita Orozko girotuko duten hainbat ekintza kultural eta musikal egingo dute, besteak beste.