“Emprendethea” izenarekin abiatu dute hirugarren aldiz gazteentzako ideien lehiaketa. Nerbioi Ibaizabal eskualdeko gazteei zuzendua dago, Arakaldo, Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Galdakao, Urduña, Orozko, Ugao eta Zaratamo udalerrien babesarekin.
Ekintzailetzarako kultura sustatzea du helburu programa horrek, enpresa-proiektuen sorrera bultzatzea alegia, gerora, enpresa-haztegitan izan sartu ahal izateko.
Nerbioi Ibaizabal eskualdearen 2015eko Gazteen Enplegua sustatzeko tresnak proiektuan definitutako helburuen parte da ekimena. Izan ere, gazteen enplegua ahalbidetuko duten ekintza batzuk datoz jaso dituzte. Horien artean, ekintzaileak sustatzea autoenplegurako eta garapen ekonomikorako.
Lehiaketaren xehetasunak
Batez ere, bideratuko dute Nerbioi Ibaizabal eskualdeko 18 eta 29 urte arteko gazteentzat, bai banaka, zein taldeka.
Ekimenean parte hartzeko, nahiko da talde bakoitzeko kide erdiak eskualdean erroldatuta egotea.
Lehiaketaren oinarriak, sariak, fitxa ereduak eta informazio gehiago eskura dago www.nerbioiibaizabalgaztedi.eus webgunean.