Erabakitzeko eskubidearen aldeko plataformak bilera deitu du biharko, Orozkoko herritarren gehiengoaren parte-hartzea sustatu asmoz.
Otsailaren 12an, arratsaldeko 19:30ean, Orozkoko Gure Esku Dagok, herritar guztiak gonbidatu ditu Donibane Aretoan egingo den bilerara.
Bertan, plataformaren ibilbide orokorra eta orozkoarrek orain arte egindako ekintza nagusiak baloratzeaz gain, aurrerantzean egingo direnak ere, aurkeztuko dira.
Orozkoko Gure Esku Dagoren bideoa:
[video:https://vimeo.com/130300810 width:600 height:350]