Euskal Mendizale Federazioak Orozko Harana iraupen-ibilaldia saritu du ingurumenarekiko duen errespetua dela-eta. Elgetan jasoko du saria martxoaren 6an.
Errekonozimendu berezia jasoko du laster Orozkoko mendi-ibilaldiak eta antolatzaile den Itxinape Mendi Taldeak; izan ere, Federazioak jakinarazi duenez, 2015ean ondoen baloratutako ibilaldia izan da, ingurumenarekiko errespetuari dagokionez, zirkuitua osatzen duten 25 martxen artean. Hori dela-eta, saria emango zaio martxoaren lehen dokeman Elgetan egingo den Ibiltarien Jaian.
Sari hau aitorpen ederra da aurten bere hogeita zortzigarren edizioa beteko duen kirol-ekitaldi batentzat. Hain zuzen ere, urriaren 29an egingo da Orozko Harana ibilaldia 2016an, betiko moduan Gorbeialdeko paraje ikusgarrietan barrena.