AEKk, euskaltegietako ikasturtea hastearekin batera, Berbalagun ekimenaren kanpaina berria jarri du abian “atera arbela kalera!”lemapean.
Orozkon, Berbalagun programan izena emateko epea zabalik dago, astean ordubetez, eguna eta ordua bakoitzaren beharretara moldatuko dute: astelehenetan 15:30etan eta 17:30etan, astearteetan 15:30etan, ostegunetan 15:30 eta 18:30etan eta ostiraletan 15:30etan.
Zerbitzua doakoa da. Inskripzioa Induma Informazio Bulegoan egin daiteke edo ostegunetan, Orozkoko Udaleko Euskara Zerbitzuan ere bai.
Berbalagun
Programa hau datza euskaraz hitz egiteko ohitura duten pertsonak euskaraz hitz egiteko ohiturarik ez dutenekin elkartzean.
Hori dela eta, Euskal Herriko lurralde guztietako hiri, herri eta auzoetan hainbat dira antolatu dituzten Berbalagun programak. Honen helburua, euskara kalera ateratzea da.