Orozkoko gizon bat hil da Zumaian belaontzi batean istripua izan ondoren

Erredakzioa 2016ko urt. 29a, 17:24

Orozkoko 68 urteko gizon bat zendu da Zumaian. SOS Deiak azaldu du belaontzi batek istripua izan duela Santiago hondartzan; masta apurtu eta gero, ontzia noraezean geratu da, eta arroka batzuen aurka jo ostean, guztiz txikitu da.

Hori baino lehen, ontzian zeuden hiru pertsonak uretara bota dira eta surflari batzuek erreskatatu dituzte. Hala ere, horietako bat hil da, bihotzekoak emanda. Anbulantzia bat bertaratu da Santiago hondaratzara baina ez du ezer egiteko aukerarik izan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide