4,1 milioi euroko aurrekontua onartu dute, ADIE eta EH Bilduren aldeko botoekin

Erredakzioa 2016ko urt. 26a, 11:02

Orozkoko Udalak onartu berri ditu 2016rako aurrekontuak. ADIEk eta EH Bilduk alde bozkatu zuten eta EAJ-PNV abstenitu egin zen. Oposizioko bi talde politikoek eginiko proposamenak ere jasotzen ditu aurrekontuak. Gastuen aurrekontua 4.114.600 eurotan ezarri dute (iaz baino 54.800 gehiago) eta diru-sarreretan diru kopuru bera jasotzea aurreikusi dute.

Diru kopuru handi bat (150.000 euro) likidazio fasean dagoen Zubiaur Eraikuntzak sozietate publikoaren gastuetara bideratuko da. Hortaz gain, inbertsio ugari egiteko asmoa du udalak, hainbat alorretan.

Orozkoko Udalak onartu berri ditu 2016rako aurrekontuak. ADIEk eta EH Bilduk alde bozkatu zuten eta EAJ-PNV abstenitu egin zen. Oposizioko bi talde politikoek eginiko proposamenak ere jasotzen ditu aurrekontuak. Gastuen aurrekontua 4.114.600 eurotan ezarri dute (iaz baino 54.800 gehiago) eta diru-sarreretan diru kopuru bera jasotzea aurreikusi dute.

Diru kopuru handi bat (150.000 euro) likidazio fasean dagoen Zubiaur Eraikuntzak sozietate publikoaren gastuetara bideratuko da. Hortaz gain, inbertsio ugari egiteko asmoa du udalak, hainbat alorretan. Landa-eremuko azpiegiturei begira hainbat diru-partida jaso dira. 30.000 euro erabiliko dira Manzarragako bidea konpontzeko, eta beste 86.000 euro gainontzeko bideetan mantentze lanak egiteko. Herriko azpiegiturei begira ere hainbat inbertsio aurreikusi dira aurrekontuetan. 48.340 euro erabiliko dira, besteak beste, Lehendakari Agirre kaleko zorua moldatzeko. Beste 32.000, berriz, hainbat proiektu diseinatzeko baliatuko dira, kiroldegiaren erreforma tartean.

Elikadura burujabetza
Elikadura burujabetza sustatzeko bi inbertsio egingo dira: 20.000 euro erabiliko dira diagnostiko bat osatu eta aholkularitza zerbitzua mantentzeko eta beste 30.000 euro  ortu ekologikoak martxan jartzeko.

Eskualdeko Enplegu Planera 9.500 euro bideratuko dira (iaz baino 3.000 gehiago). Larrialdi   egoeran dauden pertsonei begirako diru-laguntzentzat, berriz, iaz baino 2.000 euro gehiago erabiliko dira. Nagusien beharren inguruko diagnostiko bat egiteko asmoa ere dago, 8.000 eurorekin. Auzoetako zein herriko jaietarako iazko diru-kopuru bera erreserbatuko da. Dena dela, 1.200 euro gehiago bideratuko dira Zaloako Jaien antolakuntza berrira. Euskararen sustapenerako diru-laguntzetara, berriz, iaz baino 1.000 euro gehiago bideratuko dira (Berbalagun taldearen sorrerarako 400 euro erabiliko dira, eta beken kopurua ere igoko da). Gaztetxokoari eta Gazte Informazio Bulegoari 62.000 euroko laguntza emango zaie. Gainontzeko kultura elkarteekin adostutako diru-laguntzak ere mantendu egingo direla ziurtatu du Udalak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide