"Nahiko zail izango dugu EH-ko Txapelketa irabaztea, baina entrenatuz gero lortu dezakegu"

Erabiltzailearen aurpegia Irati Moreno 2016ko urt. 26a, 09:07

ZURIÑE ETXEBARRIA eta NAIA UGARRIZA (2002/2001, Orozko) Bizkaiko Pala Txapelketako txapeldunak dira. Orain, Euskal Herriko Txapelketa jokatzen ari dira beste 7 bikoteekin batera.

Zorionak, Bizkaiko txapeldunak izatea lortu duzue. Zer suposatzen du horrek?

ZURIÑE ETXEBARRIA eta NAIA UGARRIZA (2002/2001, Orozko) Bizkaiko Pala Txapelketako txapeldunak dira. Orain, Euskal Herriko Txapelketa jokatzen ari dira beste 7 bikoteekin batera.

Zorionak, Bizkaiko txapeldunak izatea lortu duzue. Zer suposatzen du horrek?

Naia: Guretzat irabaztea meritu handia izan da, bertara heltzeko ahalegin handia egin behar izan dugulako. Nahiz eta asko sufritu dugun, egin behar izan dugun ahalegin guztia bere emaitza izan du.

Zer sentitzen zenuten garaipena eskuratu zenutenean?

Zuriñe: Izugarrizko poza sentitu genuen noski. Oso momentu berezia eta polita izan zen.

Bide gogorra izan da?

Naia: Bai, txapelketa zehar bikote gogorrak izan ditugu, batzuk beste batzuk baino gehiago. Baina gogor entrenatuz azkenean partidu guztiak irabaztea lortu genuen eta emaitzarekin oso pozik gaude.

Zuriñe: Bai, Zuriñek esan bezala, nahiz eta partidu guztiak irabazi, batzuk gogorragoak izan dira. Adibidez Larrabetzun Olarretaren aurkakoa edo Orozkoko beste bikoteen aurka jokatutakoak. Izan ere, Orozkon kadete maila beste hiru bikoteek ere jokatzen dute.

Zenbat eta zein motatako entrenamenduak egiten dituzue?

Zuriñe: Astean zehar birritan entrenatzen dugu, asteazken eta ostiraletan. Batzuetan entrenamenduak fisikoak dira eta horietan batez ere, fondoa lantzen ahalegintzen gara. Gimnasiora ere joaten gara noizean behin.

Naia: Entrenamendu fisikoak ez direnean, partiduak eta ariketak egiten ditugu. Gainera Zuriñe eta ni asteazkenetan entrenatzera beste herrietako bikoteekin teknifikazioa lantzeko Basaurira joaten gara.

Euskadiko Txapelketari begira, zer espero duzue? Irabazteko aukerarik?

Naia: Nire ustez nahiko zail izango dugu irabaztea, nahiz eta lan eginez eta entrenatuz irabazi dezakegula uste dut.

"Oraindik ez dakigu noren aurka eta zelako maila izango duten beste bikoteek, baina Euskal Herriko Txapelketan jokatzen ari baldin badira onak direla esan nahi du."

Oraingoz zer moduz aritu zarete txapelketan?

Naia: Partidu bakarra jokatu dugun oraingoz, urtarrilean eta galdu egin genuen. Beste partidu bat jokatuta izan beharko genuke baina Hernaniko bikotea ez ze agertu beraz...

Zuriñe: Gainera nik ezin izan nuen partidua jokatu besoan lesioa dudalako eta nire ordez Udanek jokatu zuen.

"Bi aste daramatzat lesionatuta eta palan jokatu ezinik, baina asteburu honetan deskantsua dugu, beraz espero dut hurrengo partidurako hobeto egotea eta jokatu ahal izatea."

Noiz hasi zineten palan jokatzen? Zergatik?

Naia: Orain dela 5 urte hasi nintzen. Hasieran eskupilotan aritzen nintzen, baina mutilekin jokatzen nuen eta beraien eta nire indarraren artean diferentzia handia zegoen. Orduan Olegetan sortu zen eta palan jokatzeko aukera eskaini ziguten beste hainbat neskekin batera. Gustatu zitzaidan eta horregatik orain arte.

Zuriñe: Bai Olgetanek palan jokatzeko aukera sortu zenean frogatzeko apuntatu nintzen eta gustatu zitzaidanez ba hemen jarraitzen dut.

Zein postutan jokatzen duzue bakoitzak? Zergatik?Noizbait postuak aldatzea pentsatu duzue?

Zuriñe: Naia atzelaria da eta ni aurrelaria. Elkartu ginenean horrela hasi ginen jokatzen eta ondo aritzen ginenez horrela jarraitu dugu. Baina Naiarekin jokatu baino lehen egondako beste bikoteetan atzelari moduan aritu naiz.

Naia: Elkartu ginenetik horrela jokatzen dugu bai, baina hasieran beste neska batzuekin egon naiz eta aurrelari moduan jokatzen nuen. Zuriñe eta biok bi urte daramatzagu elkarrekin.

Aurrera jarraitzeko asmoa duzue?

Naia: Bai, nik aurrera jarraitzeko asmoa dut. Jende eta adiskide berriak ezagutu ditut eta oso gustura nago beraz, momentuz, aurrera jarraitzeko gogoekin nago.

Zuriñe: Bai nik ere aurrera jarraituko dut, alde batetik gustatzen zaidalako eta bestetik nire denbora librea kirola egiteko aprobetxatu nahi dudalako.

Etorkizunari begira zein da zuen helmuga? Edo zer gustatuko litzaizueke?

Zuriñe: Nire helmuga urte batzuetan zehar palan jokatzen jarraitzea eta etorkizunean Euskal Herriko Txapelketa gustatuko litzaidake.

Naia: Nire helmuga aurten Euskal Herriko Txapelketa irabaztea edo postu ona lortzea da.

"Etorkizunean, ordea, jendeak kirola honetan zelako seriotasunarekin aritzen naizen eta nola jokatzen dudan ohartzea gustatuko litzaidake."

Mezuren bat eman nahi duzue?

Zuriñe: Jendeak kirol honekiko beldurra kentzea eta frogatzeko gogoekin dabiltzana hurbildu dadila eta frogatzeko. Beti gustatzen ez bazaizu uzteko aukera egongo da.

Naia: Gainera ez du axola zein adin daukazun, edonork jokatu baitezake palan. Etorri eta frogatu! 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide