Orozkoko Udalak Epaltzeko auzoko goi zatiko bidea konpondu duela adierazi du.
37.903,82 euro inbertitu ditu lan horietan. Azken lan horrekin bukatutzat ematen ditu auzoan egindako konponketak; bidearen diseinu berria, kalte-ordainketak eta obraren proiektua eta zuzendaritza.
Guztira 184.742,10 euroko erabili ditu bidearen konponketan.
Bestalde, Zaloa auzoko bidea konpontzeko lehen faseari ekin dio 32.087,41 euroko inbertsioarekin.
Ibarrako garbitzailaren egitura ere berritu du; 7.488,51 euro gastatu ditu horretarako. Eusko Jaurlaritzak 1.451,91 euroko ekarpena egin du.