"Gure txerriei bizitza duina ematen saiatzen gara; aske hazten dira"

Erredakzioa 2016ko urt. 22a, 10:00

LOREA MOMEÑE (Orozko, 1979) Euskal Herriko Txorizo Txapelketa irabazi du. Sariari buruz ez ezik, txorizo eta txerrien inguruan mintzatu da.

Zer da zehazki Mungian irabazi duzun saria?

LOREA MOMEÑE (Orozko, 1979) Euskal Herriko Txorizo Txapelketa irabazi du. Sariari buruz ez ezik, txorizo eta txerrien inguruan mintzatu da.

Zer da zehazki Mungian irabazi duzun saria?

Euskal Herriko txorizo txapelketa da, 20. aldiz egin da. Hego Euskal Herri guztiko partaideak etorri ziren, 30 baino gehiago; Txapelketa hau irabazteko aukera bakarra hau da, aurkeztea.

Zergatik eman zizun epaimahaiak saria, azaldu zuten?

Azalpen ofizialik ez zen egon, baina epaimahaikoek hamarretik gora ziren, egindako katan txorizoa gordinean probatu zuten, eta parametroak ziren: usaina, konformazioa, puntua eta zaporea, orduan nik uste dut saritu dutela gehienei gustatu zaielako.

Nola sentitu zinen aitorpena jasotzean? 

Poz handia hartu nauen ze azkenean zure beharraren errekonozimendua da. Gure produktuak mimo handiagaz egiten ditugu; jendeari produktu osasungarriak eta gozoak eskaintzea da gure nahia.

Ez bakarrik gure bezeroek baizik eta epaimahai independente batek esatea egiten ari zarena ondo eta gozoa dagoela pozez betetzen zaitu.

Irabazten duzun lehen aldia da? Emakume gehiagok eskuratu dute edo zu zara lehenengoa?

Bai, lehenengokoz aurkeztu naizen aldia da. Egia esanda txorizoetan ez dakit nortzuk irabazi duten gure aurretik, baina ziur nago beste emakumeren batek irabazi duela.

Odoloste txapelketan, adibidez, aurten Bermeoko neska batek irabazi du. Gainera, historikoki Euskal Herrian behar hau emakume askoren beharra izan da, gure baserrietan errezetak amamarenak ziren eta.

Zein da zure sekretua saria irabazteko (txerriak, txerrien elikadura...)? Zein da txorizoa ekoizteko prozesua?

Sekretu guztiak ez ditut esango, ze bestela… Gure txerriak aske hazten dira, txabola txiki batzuk dituzte, beti zabalik; orduan bere kasara daude, kaleko belarrak eta fruituak jaten. Ala ere, zereal (trasgenikoetatik libre) kutxa ere bere badaukate; haina jateko -" a demanda " esaten den moduan-.

"Animali alaiak dira, ahalegintzen gara gurekin dauden denboran poz-pozik bizitzea, eta bizitza duina ematea".

Niri asko gustatzen zaizkit animaliak eta egunero joaten naizenean hitz egiten diet, paseoa ematen dut eurekin. Horrela ikusten ditut ondo danak, ea baten bat gaixorik dagoen ala ez. Gaixorik egonez gero eroaten dut gure albaitarira tratamendua emateko; eroso eta lasai egoteko, ahalik eta arinen sendatzeko.

"Horrela ekoizten den okela ezin hobea da. Eta okel honekin gure txorizoak egiten ditugu, okel hoberena sartzen diogu txorizoari, pernilak etab."

Piper saltsa, berakatz pittin bat eta gatza, hori guztia ondo nahastu eta heste naturalean sartu, ikus dezakezuenez, dena naturala.

Gero lehortzen dira tenperatura eta umeltasun kontrolatuan eta pare bat astetan prest daude jateko, bai frjituta, edo indaba goxo batzuekin edota gordinik; hamarretako on bat egiteko.

Zure familiako ohitura da txorizoak egitea edo zure kabuz ikasi duzu?

Betidanik ikusi dut nire inguruan, nahiz eta ni Basaurin jaio, nire amaren familia egiten zuen; ez nik egiten doten moduan, ez baitzuten erabiltzen piper saltsarik.

Hasi nintzen txorizoa egiten orain dela bi edo hiru urte. Nire bikotearen amaren errezetatik hasi ginen eta beste lagun batzuei bisitatu ostean aldaketa batzuk sartu genituen formulan gure gustura egiteko, eta froga batzuk eta gero, eman genuen gure errezetarekin.

Hortik aurrera, azkenengo prozesuetan hobetzeko gure lagunek Luisen eta Edu Valencia (Chorizos de Orozko) asko lagundu ziguten beraien esperientzia zabala gurekin partekatu baitute.

Non eros dezakete interesdunek zure txorizoak?

Gure etxean (Urigoiti auzoa 3, Orozko), eta, gogoa izanez gero, denboraz deitzen baduzue, erakutsiko dizuegu txerriak dauden lekua.

Kanpotik izan behar du ze ustiaketa barnean hobeto da ez sartzea jende asko, kanpotik ekar ditzaketen mikroorganismoak kaltegarriak ez izateko txerrientzat.

Banaketa ere egiten dugu ondoko herrietatik, telefonotik, facebooketik edo posta elektronikotik eskatu daiteke: urigoitikotxorizoak@gmail.com (honetarako eskaera minimo bat izan behar da, edo egun finko batean geratuko gara, Laudion, adibidez ).

Azoketan parte hartzen dugu, zein azoketara joango garen facebookeko orrian iragarzen dugu; Urigoitiko Txorizoak.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide