Zuriñe Etxebarria Plazaolak eta Naia Ugarriza Astobizak -13 eta 14 urte, hurrenez hurren- osatzen duten bikoteak eskolar mailako “kadete–haurren” eta Euskadiko haurren mailako pala txapelketa irabazi ditu.
Bizkaiko txapelketan 10 bikote aritu ziren. Orozkoko Olgetan klubeko 4 taldeen artean, bi bikote lau lehenengoen artean sailkatu ziren. Abenduaren 18an Basaurin jokatutako finalean Olgetan U taldeak garaitu zuen Larrabetzu A.
Olgetan taldea 12-1 galtzen hasi zen. Gero, 12-10 tartera heldu ziren. Larrabetzuko taldeko aurrelariak pilotakada aurpegian jaso eta gero geldialdi egin zuten eta horren ostean oso berdindua izan zen partida; 30-26 bukatu arte.
Hori dela eta, Euskal Herriko txapelketa jokatuko dute Olgetaneko taldeak.
Orozkoko Olgetan P.K.E.
2012an sortutako nesken pala taldea da. Olgetan klub barruan nesken kopurua txikia zen eta urteak joan ahala uzten joaten ziren. Joera hori aldatzeko egin zuten taldea.
Gaur egun, 23 neskek jokatzen dute. 8 pala eskolarrean, 8 pala federatuan eta besteak hasiberriak dira.