Dagoeneko Zubiaur Eraikuntzakeko 3 etxebizitza eta lokal bat saldu du Orozkoko udalak. 2014an tokiko erakundeak Zubiaur Eraikuntzak desegitea erabaki zuen eta bere higiezinak salgai jarri zituen.
Geroztik heren bat saldu dute baina oraindik 6 etxebizitza eta 2 lonja daude erosteke. Momentuz udalak higiezin-agentzien esku utzi ditu Zubiaur Eraikuntzak-eko ondasunak, saldu ditzaten.
Horrez gain, orubeak ere saltzeko asmoa dauka erakundeak, baina momentuz ez dirudi posible izango denik, alkatearen ustez.
2016an udalak dirua bideratuko du Zubiaur Eraikuntzak kudeatzeko. 2016ko bukaeran higiezinak saldu gabe jarraituz gero, prezioak aldatzea baloratuko dute edo beste aukera batzuk aztertuko dituzte.