Urte osoan “Aiaraldean lan, bizi eta ikasi” plataformak eskualdeko gazteak batu ditu lan eskubideak, bizi baldintzak eta ikasteko aukeren kontrako zapalkuntzaren borrokan, helburu zehatz batekin; alternatiba errealak sortzeko asmoz.
Orozkon emantzipazioaren gaia ardatz hartuta, hilabeteak eman dituzte arreta kanpaina gauzatzen, “Non dago giltza?” deitutako dinamikaren barruan gora egin duten zenbaki zerrenda kaleratu dute, herritarrak Orozkon dauden etxe huts mordoaz jabetzeko.
Kanpainari amaiera emateko, gaur arratsaldeko 18:00etan herriko plazan, gazteentzako bilera deitu dute emantzipazioaren inguruan hausnartzeko eta egoerari irtenbide bat emateko.
Batzar horren deialdia dela medio, salaketa irmoa egin dute; adibidez, “gazteok jada planteatu ere ez dutela egiten emantzipatzea” eta “emantzipazioa ez dela luxua bezala ikusi behar” azaltzeko.