Eguraldiari esker arrakasta berezia izan du aurtengo Santa Luzia Azokak; salmenta-postu batzuek pastel eta ogi guztiak saldu zituzten, adibidez. Horrez gain, jende ugarik dastatu zituen terreña hanburgesak.
Antolatzaileek nabarmendu dute abeltzain gazte ugarik parte hartu zutela azokan eta horrek bermatuko duela terreña arrazaren iraupena.
Hurrengo sariak banatu zituzten:
Joseba Zubizarretak Azkoitiarrak irabazi zuen terreña onenen saria (arra eta emea).
Posturik onena eta barazkien postu onena : Rosario Etxeberria (Gatika).
Gazta ekoizlerik onena: Etxabe (Urretxu)
Ogirik onena: Jon Etxeberria (Orozko).
Argazkiak: Uxue Alberdi