Santa Luzia azokan sari ugari banatuko dute ekoizle eta abeltzainen artean

Erredakzioa 2015ko abe. 11a, 11:59

Bihar Santa Luzia azoka egingo dute Orozkon eta ohitura bilakatu den Euskadiko Terreña Arrazako Txapelketa ere gauzatuko dute.

10:00etan abiatuko dute ekimena eta ordu horretan tokiko ekoizleek -26 hain zuzen- euren produktuak izango dituzte ikusgai. Ordu erdi beranduago gauza bera egingo dute abeltzainek.

Horrez gain, artisauak herriko pilotalekuan egongo dira.

Bihar Santa Luzia azoka egingo dute Orozkon eta ohitura bilakatu den Euskadiko Terreña Arrazako Txapelketa ere gauzatuko dute.

10:00etan abiatuko dute ekimena eta ordu horretan tokiko ekoizleek -26 hain zuzen- euren produktuak izango dituzte ikusgai. Ordu erdi beranduago gauza bera egingo dute abeltzainek.

Horrez gain, artisauak herriko pilotalekuan egongo dira.

Sariak

Tokiko ekoizleen artean hurrengo sariak banatuko dituzte: etxeko ogirik onena, gaztarik onena, erakustokirik onena eta barazkirik onenak.

Abeltzainentzako 12 sari prestatu dituzte. 15 ganadutegi bertaratuko dira Orozkon eta guztira 70 animali erakutsiko dituzte.

Sarien banaketa 13:00etan izango da.

Terreña haragia dastatzeko aukera: 500 hanburgesa

Bihar terreña arrazako hanburgesak dastatzeko eskaintza berezia egingo dute 1,5 euroren truke, eguerditik aurrera. Pintxoa ez ezik txakolina ere emango dute. Antolatzaileek aurreikusi dute 500 hanburgesa salduko dituztela.

Hitzaldia

Gaur, ordea, jardunaldi teknikoak gauzatuko dituzte. Gaia haragiaren kalitatea izango da eta Txema Fernandez -terreña arrazan aditua- eta Jose Antonio Olamendi -Eroskiko haragien saileko arduraduna izandakoa 27 urtez- arituko dira.

Hitzordua 18:00etan izango da Donibane Aretoan.

Aste gastronomikoa

Aurten ere terreña arrazako haragiaren aste gastronomikoa antolatu dute. Abenduaren 7an hasi zen eta 13an amaituko da. Arrugaeta, Batzoki, Eneko, Iza, Otegi eta Txomin tabernek konpromisoa hartu dute eta terreña haragia txertatuko dute menuan.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide