Orozkoko 3 auzotan bideak konpontzeari ekin dio udalak; Arbaitzan, Epaltzan eta Zaloan, hain zuzen. Neguan lur-jauzi batek Arbaitzako bidea hondatu zuen.
Hori dela eta Bizkaiko Foru Aldundiak obrak ordaintzeko %90eko diru-laguntza eman dio udalari. 50.000 euroko kostua izan dute lanek.
Epaltzako bidean bi lan egin dituzte. Alde batetik, udan aldapa konpondu zuten, maldatsuegia baitzen. 150.000 euro inbertitu zuen udalak horretarako. Pasa den astean, ordea, beste 33.000 euro gastatu zituzten etxeetara doan bidea berritzeko.
Zaloa
Aste honetan Zaloako errepide erdia konpondu dute a 37.000 euroko aurrekontua erabiliz. Beste erdia hurrengo ekintza batean egingo dute.