Berbaz kultura elkartea da bertso afariaren antolatzailea. Aurtengoa 9. bertso afaria da eta Euskal Herrian puntakoak diren bertsolariak ekarriko dituzte berriro ere; Jon Maia eta Amets Arzallus txapelduna, alegia.
Aurreko edizioetan egondako bertsolariak dira, beraz, ezagutzen dute Orozkoko eskolan sortzen den giroa. Sarrerak Induman salgai daude dagoeneko 25 eurotan.
Berbaz elkarteko kideek urteak eman dituzte herrian kultura ekitaldiak antolatzen (antzerkia, hitzaldiak, musika, umeentzako ekintzak, bertso saioak...). Nahiz eta momentu honetan proiektua geldi egon, “Zer diño” aldizkaria ere argitaratzen dute.