Fribasak 2 milioi euro inbertitu ditu otsailean irekiko dituen azpiegitura berrietan

Erredakzioa 2015ko aza. 11a, 08:56

Fribasa enpresak azpiegitura berriak irekiko ditu otsailean Orozkon daukan lantegian eta 2 milioi euro inbertitu ditu horretarako.

Instalazio berrien helburua izango da Eroskik dituen beharrak asetzea; fruta zatitu eta zuritzeko, hain zuzen.

Fribasa Orozkon

Basauriko enpresak Orozkon ireki zuen lantegia 2007an. Egun 55 pertsonek lan egiten dute bertan. Fribasak ziurtatu du 14 milioi euro inbertitu dituela azpiegitura horietan.

Enpresak Eroski enpresarentzat egiten du lan bereziki eta Eroskirentzat Kanarietako platanoa tratazeko sortu zuten 1989an.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide