Azaroaren 7an Madrilen egingo den indarkeria matxisten aurkako ibilaldira joateko izena emateko epea gaur bukatuko da

Matxintxu elkarteak azaroaren 7an Madrilen egingo den Emakumeenganako Indarkerien Aurkako Martxara joateko autobusa antolatu du. Egunean bertan joan-etorria egiteko hitzordua jarri dute, goizeko 06:00etan Orozkotik abiatuta eta 20:00etan Madriletik bueltatzeko asmoarekin.

Elkarteko bazkideentzako billeteak 15 eurotan eta ez-bazkideentzat 20 eurotan dituzte salgai.

Matxintxu elkarteak azaroaren 7an Madrilen egingo den Emakumeenganako Indarkerien Aurkako Martxa Estatalera joateko autobusa antolatu du. Egunean bertan joan-etorria egiteko hitzordua jarri dute, goizeko 6:00etan Orozkotik abiatuta eta 20:00etan bueltatzeko asmoarekin. Elkarteko bazkideentzako billeteak 15 eurotan eta ez-bazkideentzat 20 eurotan dituzte salgai.

Manifestua

Ekimena Estatu mailako zein Erkidego autonomiko ezberdinetako emakume taldeek sustatutako manifestuaren inguruan garatu da, nazioarte mailako hainbat emakume erakunderen atxikimendua eskuratu duena bai eta Estatu mailako gizarte, sindikal eta politika alorreko hainbat erakunde eta norbanakoena ere.

Manifestuak indarkeria matxistak genero desberdintasunaren adierazpen bortitzena suposatzen dutela eta jendarteak pairatzen duen emakumeen giza eskubideen urratze larriena direla salatzen du mugimendu feministaren izenean.
Azaroaren 7ko martxak hainbat aldarrikapen plazaratuko ditu, besteak beste, terrorismo matxista estatu gaia bihurtzea edo Istanbuleko Hitzarmena gara dadila eta DEDAWren gomendioak bete daitezela 1/2004 legea aldatuz emakumeen aurkako indarkeria forma guztiak jaso ditzan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide