Gaztaina Egunaren XV. edizioa ospatuko dute igandean

Erabiltzailearen aurpegia Uxue Tomé Vivanco 2015ko urr. 23a, 10:52

Supelaur elkarteak Orozkoko Udalarekin elkarlanean, Gaztaina Egunaren XV. edizioa ospatuko du igande honetan, urriaren 25ean.

Jaia Ibarrako auzoan egingo dute eta hori dela eta, goizeko 10:00etan Zubiaurreko Plazatik autobus bat aterako da nahi duena Ibarraraino gerturatzeko. Usabeleko auzora heltzerakoan, oinez jarraituko dute bidea Gorbeiara doan pista asfaltatua igaroz.

Supelaur elkartea Orozkoko Udalarenkin elkarlanean, Gaztaina Egunaren XV. edizioa ospatuko du igande honetan, urriaren 25ean.

Festa, Ibarrako auzoan ospatzen da eta hori dela eta, goizeko 10:00etan Zubiaurreko Plazatik autobus bat aterako da parte hartu nahi dutenek Ibarraraino gerturatzeko. Usabeleko auzora ailegatzerakoan, oinez jarraituko da bidea Gorbeiara doan pista asfaltatua igarotzen. 7 kilometrotako ibilbide horretan zehar seinaleztapen soil eta jarraitzeko erraza dago, familia osoarentzat egokia dena. Ibilbide zirkularra da Saukudui, Lastrabe eta Irakusigietatik pasako dena –Supelaur elkarteak berreskuratutako morkotsak–,  baita Atxuri ibaian dagoen teilagin eta errotatik gertu ere.

Historia

Mendeetan zehar, gaztainak familia xumeen funtsezko elikagaia izan zen Orozkon. Gaztainaren jasotzea, beste fruitu batzuenarekin batera, urrian egiten zen; behin gaztainondoak makilaz jotzen zirela, morkotsak saski batean jasotzen zituzten suhatz batzuekin, hauen “ugeluxue” edo “txubelexue”-ekin ez ziztatzeko. Saski hauek, harrizko korro zirkular edo obalatu batzuetan husten ziren, masa gabekoak, gaztainondoetan bertan eraikitakoak. Bataz beste, metro eta erdiko altuera zeukaten horien hormak eta diametroa, gaztainondoaren garrantziaren araberakoa zen; bi metrokoa izatea zen normalean, salbuespeneko barietatea bazegoen eta zortzi metrokoa ere bazegoen. Gehienak alferrikako sarbidea zuten, baina ez beti. Modu berean,  kasu batean bez, inolako estaldurarik gabe ziren.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide