AINHOA GORORDO (1996, Orozko) ETB1eko “Gu ta gutarrak” programan lehiatzen ari da. Euskal Herriko koadrila jatorrenetako bat izateko hautagaia da.
Ingeniaritza kimikoa ikastetik telebistara egin duzu jauzi. Non ikasten da gehiago? Ez da pausu makala...
Benetan! Txikitan oso lotsatia nintzen, beti amaren atzetik nenbilen, hitz egitea kostatzen zaitzaidan... Inork ez zuen espero ni telebistan egotea.
“Gu ta gutarraken” jarraitzailea izan naiz beti. Oraingoa laugarren edizioa da. Behin, bi lagunekin zerbait hartzen nengoela noizbait izena emango nukeela esan nien. Mezua bidali eta kastinga egin nuen. Lau egunetara deitu ninduten barruan nengoela esateko. Bi asteko gauza izan zen.
Zer behar da gutarra izateko?
Nortasun handia, eta ideiak argi izatea. Atsegina, alaia izateak laguntzen du.
"Batez ere pertsona jatorra izan behar zara, lagunen laguna. Niretzat hori da jatorra izatea."
Eta gutarra izateko ere inportantea iruditzen zait.
Zenbat denbora daramazu telebistan?
Lehenengotarikoa sartu nintzen, Orozko jaietako berakatz egunean, irailaren hasieran. Laugarren asteburua grabatu dut jada.
"Bi asterik behin Orioko Txurruka aterpetxera goaz asteburupasa. Ostegun eta ostiral goizetan Miramoneko platoan grabatzen ditugu hurrengo astean emitituko diren programak."
Barre asko egiten dugu, musika entzun, dantzatu, kuxkuxeatu...
Zein da ohiko eszena: platoan lagun eta etxean etsai izatea?
Denetarik dagoela esango nuke. Bada antzeztera doan jendea, estrategiak dituztenak hasieratik. Nik badakit nortzuk diren nire lagunak eta nortzuk ez. Jendea apurka-apurka ezagutzen zoaz, gehienak jatorrak dira, baina badaude hiruzpalau ez naizena batere fidatzen.
Platoan ala kalean, non dago kuxkuxero gehiago?
Platoan kuxkuxeroek kaña asko sartzen dute baina jatorrak dira. Ezin dute gurekin kontaktu asko izan haiek aukeratzen dutelako batzuetan nor kaleratu.
"Kalean jendeak komentarioak egiten ditu, nik txarrak oso gutxi izan ditut, baina kontuz ibiltzeko esaten didate."
Realityek errealitatetik badute ezer?
Dena dago planifikatuta. Asteburupasa goazenean zer egin behar dugun esaten digute. Oso ondo pasatzen dugu. Telebistan gauzak asko exajeratzen dira. Gu han gaudenean gauzak oso natural ateratzen dira. Bikoteak eta pikeak ere benetakoak dira, haserreak ere bai.
"Jatorra" ala "satorra" izatea, zer duzu nahiago?
Satorra izatea, dudarik gabe! Jatorrak beti onak dira, baina satorrek mendekua egiten diete jatorrei eta askoz hobeto pasatzen dugu! Saioaren amaieran proba bat egiten da talde jatorra edo satorra zein den erabakitzeko.
Programan proba asko jartzen dizkigute, oso ondo pasatzen dugu, nahiz eta galderen aurrean batzuetan zuri geratu."
Gerta daitekeen txarrena dutxa hotza botatzea da, horregatik 3-4 arropa konjunto eramaten ditugu badezpada.
Zer pentsatzen duzu zure burua telebistan ikusten duzunean? Famatu sentitzen zara?
Ez, Ainhoa Gorordo sentitzen naiz, betiko 19 urteko orozkoarra. Ondo daramat, ez zait fama burura igo. Bizitza normala egiten dut eta kitto.
"Autografoak eta argazkiak eskatzen dizkidatenean harritu egiten naiz, ez dut sinisten, ez dut espero."
Pantailaren atzean daudenak 13 urte inguruko gazteak dira. Instagramen eta Gipuzkoan gaudenean nabaritzen da hori, umeek argazkiak ateratzeko eskatzen digute txapak egiteko. Batzuk lotsatu egiten dira ikusten gaituztenean. Egurra baino, maitasuna ematen du "Gu ta gutarrak" programak. Jendeak "Nire faborita zea" eta horrelako mezuak bidaltzen dituenean ilusioa egiten du, babestua sentitzen zara.
Zein da zure helburua?
Benetako lagunak eramatea, esperientzia berri hau topera bizitzea. Merezi du. Ahal izanez gero koadrila jatorrenean egotea gustatuko litzaidake, baina oso hori gatza da. Nik uste dut laster espabilatuko nautela, espero dut horrela ez izatea!. Kamerek moztu egiten zaituzte. Esnatu berri foko eta kamara bat izatea gertu kontraste handia da.
Telebistak ligatzen laguntzen du?
Apur bat bai. Jendeak ezagutzen zaitu, ez dago txarto.
Nori jarri edo emango zenioke txapela?
Janireri. Berarekin hasi nintzen, oso neska jatorra da, oso lagunak egin gara.
Eta kaleko bizitzan?
Aitari. Beti dago babesten, egunero ematen dizkit aholkuak, energia positiboa eta besarkadak.
Zein da telebistan irauteko formula?
Jendeak estrategia behar dela dio. Nik ez dut estrategiarik, nahiz eta nominazioen inguruan lehiakideekin hitz egin. Ni neu izaten saiatzen naiz, jendeari naizen modukoa adierazten. Ondo pasatuz eta gozatuz %100 ematea da nire helburua. Platoan adibidez gutxi hitz egiten dut, denbora oso neurtua dagoelako, errespetu handia ematen dit.