“Orozko Harana” iraupen luzeko mendi ibilanldiaren 27. edizioa egin zen igandean. Itxinape Mendi Elkarteak antolatutako martxa da. Nahiz eta eguraldi kaskarra egin , guztira 720 mendizaleek parte hartu zuten.
Parte hartzaileek bi ibilbide ezberdin izan zituzten. Martxa laburra, 26 kilometro zituena eta luzea 42 kilometrotakoa. Gehienek, martxa laburra egitea erabaki zuten, 625 pertsona hain zuzen ere. Gainontzeko 125 mendizaleak 42 kilometrotako ibilbidea egitera animatu ziren.
Itxinapek eskerrak eskerrak eman nahi dizkio laguntzaile orori: diru laguntza ematen dieten enpresa edo tabernei, txorizoa eskaini dietenei, boluntarioei... Izan ere, 150 boluntariotatik gora parte hartzen duten martxa honen antolaketan.