Aurreko legealdian bezala, Orozkoko Udaleko Gobernu Taldeak, 2016. urterako aurrekontuak osatzeko proposamenak jaso nahi ditu. Alkatetzatik uste dute oso garrantzitsua dela denok parte hartzea udaletxeko dirua zertan gastatuko den erabakitze-prozesuan.
Urrian auzoetako batzarretarako deialdiak egingo dituzte eta parte hartzen duten herritarrek euren proposamen indibidualak edo auzokoak aurkezteko aukera izango dute.
Batzarretan jasotako proposamen guztiak aztertuko dira baina horretaz aparte paperez udaletxera eraman daitezke ideia guztiak. Modu berean errolda.orozko@bizkaia.org helbide elektronikora bidaliz iradokizunak jasoko dira urriaren 15a baino lehen.
2015 iradokizunak
2015. urtean aurkeztutako ekarpen ugari gauzatu du Orozkoko udalak: adibidez, Santa Maria Kalea eta Zubiaur Plaza berritzea, frontoietako zorua konpontzea, Epaltzeko bidea zein Zaloako errepidea konpontzea, bide publikoen erabilerari buruzko ordenantza berria egitea, lursail publikoak berreskuratzea edo zabortegi ilegalak garbitzea..