Orozkoko historia hizpidetzat hartuko dute antolatutako hainbat bisitaldietan

Erabiltzailearen aurpegia Zutoia Latatu 2015ko urr. 2a, 10:10

Urrian eta azaroan Orozkon hainbat jardunaldi historiko gauzatuko dituzte.

Urrian, burdinaren inguruko hiru bisitaldi gidatuez gozatzeko aukera izango dute Orozkora gerturatzen direnek, Orozkoko udala eta AUNIA kultura taldeak antolatuta. Ekintza horiek Ondarearen Europako Jardunaldien harira antolatu dituzte.

Urrian eta azaroan Orozkon hainbat jardunaldi historiko gauzatuko dituzte.

Urrian, burdinaren inguruko hiru bisitaldi gidatuez gozatzeko aukera izango dute Orozkora gerturatzen direnek, Orozkoko udala eta AUNIA kultura taldeak antolatuta. Ekintza horiek Ondarearen Europako Jardunaldien harira antolatu dituzte.

Urriaren 3an, igandean, izango da lehenengoa eta Bengoetxeako gurutzea eta Untzuetako burdinagak bisitatuko dituzte eta Felix Mugurutzak gidatuko du.

Bigarrena, urriaren 18an, igandean, izango da eta “Olartetarrak, burdinaren garrantzia leinu baten boterean” izenpean izango da bisita Juanjo Hidalgoren eskutik.

Azkena, urriaren 25ean, igandean, izango da eta “Zubiaur: burdinak landutako hirigintza” bisita izango da eta Felix Mugurutza izango da hizlaria. Hiru bisitetan leku -kopuru mugatuak daude, beraz, 946339823 telefonoa eta museoa.orozko@bizkaia.org e-mailarekin harremanetan jarri beharko dira interesdunak erreserbak egiteko eta informazioa eskuratzeko.

Azaroan bisita gehiago

Azaroan ere, hiru bisitaldi gidatu antolatu dituzte Orozkon. Bisitaldi horiek euskaraz zein gazteleraz izango dira, doakoak eta leku-kopuru mugatukoak dira.

Azaroaren 8an izango da lehenengo bisita, Félix Mugurutza eta Orozkoko Garrafa Elkartearen eskutik.

Bisitan Gorbeiako elur-zuloak ikusiko dituzte, Zaratate elur zuloak hain zuzen eta ondoren garrafa limonada dastatzeko aukera egongo da.

Bigarren bisita, azaroaren 15ean izango da, Felix Mugurutzaren eskutik, eta Orozko, Jose Arrue pintatzaile kostunbristaren obraren bitartez ezagutzeko parada emango dute, Mugarragako San Migel eta Dulumango San Joan elizak bisitatuz.

Hirugarren eta azken bisita azaroaren 22an izango da, Juanjo Hidalgok gidatua. “Izan zen basoa. Txaradiak, zuhaitz lepatuak eta tantaiak” izenpean. Honetan, Zerratuzergo mintegia eta Mintegitxikerra bisitatuko dira.

 

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide