Duela bi aste hasi ziren Gorbeiaren inguruko jardunaldiak Orozkon eta igandean jasoko dute museoan ikusgai dagoen erakusketa.
Baina hori baino lehen jardunaldiak eta erakusketa bultzatu duen pertsonak -Iñaki García Uribe, alegia- hitzaldia eskainiko du bihar museoan bertan. Arratsaldeko 19:30ean izango da hitzordua.
Hitzaldiak “Orozkoko gaztaina saltzaileen matxinada Atxurin 1778. urtean” izenburua izango du eta gaztainak eskualdean eta Orozkon izandako garrantzia goraipatuko du hizlariak.
Iñaki García Uribek gogoratuko du Europako gaztaina ekoizle nagusienen artean zegoela eskualdea eta munduko hainbat lekutan saltzen zirela. Horren harira, García Uribek historiako atal ahaztu bat berreskuratuko du; Orozkoko saltzaileek Bilbon egindako matxinada bere eskubideak aldarrikatzeko.