Eusko Jaurlaritzak 6.800 euroko diru laguntza eman dio Orozkoko udalari herriko zabortegi ilegalak kendu ditzan. Guztira, 47,5 tona zabor kendu dituzte, hau da, 4 kamioi.
Lau leku ezberdinetan zeuden zabortegiak, Zaballako bidean, Burrullagan, Ugaldeko bidean eta Urigoitiko errepidean, hain zuzen ere.
Antzinako zabortegiak ziren kendu dituztenak. Txikienak lehenago garbitu zituzten, baina, handienak geratzen ziren. Batez ere, plastikoek, etxetresna elektrikoek eta botilek osatzen zituzten zabortegiak.
Josu San Pedro, Orozkoko alkatearen arabera, ingurumena zaindu beharra dagoela azpimarratu du.