Aurten ere Orozkoko udalak eta AEK-k gurasoei zuzenduta egongo den euskara ikastaroa martxan jarriko dute. Eskola egutegiari dagokionez, hasiera urriaren 5ean izango da eta Orozkoko Eskolaren egutegi eta ordutegira egokitua.
Ikastaroa Orozkoko Kultura Etxean izango da eta astean lau egun emateko helburua duen arren, lagunen kopurua eta beharren arabera moldatuko da. Ikastaro honen helburua ez da goi mailako euskara ikasketak egitea, baizik eta sarritan gurasoek seme-alabekin izaten dituzten elkarrizketak zuzentasunez ahalbideratzea.
Honen guztiaren berri emateko irailaren 21ean 10:00etan bileratxo bat egingo da Orozkoko Kultura Etxean interesa agertzen duten pertsona guztiekin. Informazio gehiago nahi izanez gero Orozkoko INDUMA bulegora, Udalera edota AEK-ra dei daiteke, 946726722/663194177.