"1.100 kilometrotara dago Alaitz espetxeratuta, Frantziar estatuan urrunen dagoena da gure alaba"

Erabiltzailearen aurpegia Lukas Pasandin 2015ko ira. 17a, 10:32

JOSE ANJEL ARAMENDI (Orozko, 1950) Alaitz Aramandi euskal preso politikoaren aita da eta pasa den astean Etxerat elkarteak aurkeztutako txostenaren aurkezpenean parte hartu zuen. Txostenak sakabanaketak dituen ondorio ekonomikoak jorratzen ditu eta horri buruz mintzatu da.

Txostena aurkeztu zenuten pasa den astean Etxeraten eskutik. Txosten horrek sakabanaketa landu du, ekonomiaren aldetik. Zein da zuen kasua?

JOSE ANJEL ARAMENDI (Orozko, 1950) Alaitz Aramandi euskal preso politikoaren aita da eta pasa den astean Etxerat elkarteak aurkeztutako txostenaren aurkezpenean parte hartu zuen. Txostenak sakabanaketak dituen ondorio ekonomikoak jorratzen ditu eta horri buruz mintzatu da.

Txostena aurkeztu zenuten pasa den astean Etxeraten eskutik. Txosten horrek sakabanaketa landu du, ekonomiaren aldetik. Zein da zuen kasua?

Euskal Presoen sakabanaketaren 26. urteurrenean zaila da guretzat, haien senideentzat, bizi dugunaren irudi zehatza azaleratzea. Aurkeztutako txosten honen helburua, familia bakoitzari holako bidaia batek zer suposatzen zaion grafikoki erakustea da; kilometroak, kostuak, bisiten antolaketa…

Gure kasuan, 1100 kilometrotara daukagu Alaitz. Frantziar estatuan urrunen dagoena da gure alaba.”

Hendaiara kotxez joaten gara normalean eta gero Frantziako garraio publikoa erabili dezakegu; hori Espainian ezinezkoa da. Guk, alde horretatik errazago daukagu; hala ere, Frantzian dauden beste preso batzuen senide batzuek zailago daukate, “Mirentxin” furgoneta bezalako aukerak dituzte baina ala ere zaila da.

Gastu ekonomikoei buruz, 500€tan borobildu ditugu emaztea eta nireak, janaria etxetik eramanda noski.”

Baina beste alaba joaten denean umeekin eta… ume txikiak direla eta, egun eta gau gehiago behar dituzte, kasu horretan kostuak bikoiztu egiten dira.

Dispertsioak, gure senide edo adiskideekiko loturei eutsi gura izateari, seme-alaba bat hain urrun bisitatzera joan behar izateak, gu geu ere biktima bihurtu gaitu.

Nola egiten diezue aurre sakabanaketak suposatzen dituen gastuei?

Guk momentuz ez ditugu arazo handirik, gure ekonomiarekin aurre egiten diegu. Biok pentsiodunak izanik, estu gabiltza baina aurre egiten diogu.

Horretaz, bisitaz aparte, presoak, Alaitzek bere gastuak eta beharrak ditu, eta honetan bai lagunen laguntzarekin eusten diogu egoerari (arropa, liburuak, materiala…), jasotako elkartasuna eskuzabala da.”

Bere telefono gastuetan eta elikadura hobetzeko gehigarri batzuetan eta abar, beste 200€ joaten dira. Gainera ezin dira paketeak sartu; Frantzian eta gabonetan bakarrik 5kiloko paketea sartu ahal zaie.

Txostena hizkuntza ezberdinetan argitaratu da. Zein da bere helburua?

Etxeratek uste du, ETAren su etenaren laugarren urteurrena dugun honetan, oraindik ez direla aurrera pausurik eman.

Arazo hau konpontzeko eta aurreko aroko politika ziztrin eta anker horiek alde batera usteko moduak bilatu behar dira.”

Txosten honen helburuak, kolektibo handi batek jasandako eskubide urraketak eta egoeraren salaketa ahalik eta urrunen heltzea izan behar du.

Horretan Europak ere zerikusia dauka. Gorrotoan oinarritutako politika hau aldatu beharko da; Sarek ere adibidez lau hizkuntzatan argitaratu du bere txostena.

Zauriak noizbait txukun orbandu behar badira mundu guztiak eukin behar du aitorpen bat. Aurrez aurre eta ahalik eta adostasun mailarik altuenak bilatuz. Nazioartetik eman daitekeen ekarpen eta presioa, guztiz interesgarria ikusten dugu.

Txosten gehiago argitaratuko ditu Etxerat-ek. Zeintzuk izango dira landuko dituzten gaiak?

Oraindik eztabaidatzeke dago baina nire iritzi pertsonaletik, giza eskubideen bortxaketaren lekuko izanik, kostatu izan zaigu biktimak bihurtu garela onartzea eta ematen diren urraketa guztien txosten bat egin beharko da.

Hemendik aurrera gure bizipenak, gogorrak badira ere, kontatzen hasi beharko gara gizartea kontzientziatzeko.”

16 senideen heriotza, ehundaka istripu, miaketa umiliagarriak, inkomunikazioa, Etxeraten kriminalizazioa, orain ere hainbat epaiketa ditugu aurrean (Askapena, Ekin…) horrek guztiak ere ondorio gordinak izango dituela uste dut.

Baditugu giza eskubideen urraketan hainbat atal jorratu daitezkeenak eta horretan ahaleginduko gara.

Larunbat honetan Laudion manifestazioa egingo da sakabanaketaren aurka. Zergatik parte hartu beharko luke jendeak?

Manifestazio honen deialdia Carlos Urkijok egindako salaketen ondorio da (presoen banderolak udaletxeetatik kentzearena, biktimekiko iraina zelako) eta Etxeratek horrelako presioei aurre egin behar zitzaiola ikusi zuen. Eskualdeko udaletxe batzuekin elkarlanean lortu zen babesa eta gainera bat egitea eskualdeko maniarekin, herrietako hainbat familitan eragiten duen gaia delako.

Lelo oso zehatz batekin deitu dugu gizartea “elkartasuna ez da delitua”, baina gure planteamendua bada ere Euskal presoak Euskal Herrian egon behar direla aldarrikatzea, beraien eskubidea delako.”

Elkartasuna delitua ez dela gizartean ondo ulertarazteko kapaz izango bagina, gizarte hau eragileagoa bihurtuko genuke, gizartea eraldatzeko kapaz izango ginateke. Eta honelako aukerak ondo landu eta erabili.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide