Bi hitzaldik eta erakusketa batek osatzen dute aurten Orozkoko Gorbeiaren inguruko 5. jardunaldiak. Ostiralean izango da lehenengo hitzaldia eta baita erakusketaren irekiera ere.
Arratsaldeko 18:30ean izango da jardunaldiko lehen hitzaldia museoan. Bere izenburua “ZEC eremu batean posible ahal da beste kudeaketa bat? Ipar Euskal Herriko Artzamendi-Mondarrain eredua” da.
Egun berean, hitzaldia eta gero, erakusketa irekiko dute. “Gobeia Orozkon” Iñaki Garcia Uribek egindako erakusketa da, zeinetan, Gorbeiaren eta bere gurutzearen inguruan mintzatuko den. Irailaren 27 arte egongo da ikusgai museoan.
Jardunaldiei amaiera emateko, irailaren 25ean, “El motin de los castañeros de Orozko en Atxuri en 1778” deituriko hitzaldia eskainiko du Iñakik. Museoan izango da berriz ere arratsaldeko 19:30ean.