Orozkoko Udalak San Antolin jaien harira autobus zerbitzu berezia eskainiko du asteburuan, ostiral eta larunbateko gauetan alegia. Autobusak Orozkoko zubitik irten eta Aretan -El túnel jatetxean hain zuzen-, Laudioko Institutuan, eta Laudioko Gurutze Gorrian geldituko dira.
Ordutegiak
Autobus zerbitzuak hurrengo ordutegiak beteko ditu: 03:30 eta 05:30etan abiatuko da Orozkotik ostiralean eta larunbatean 02:30etatik 6:30k arte etengabe.
Laudio
Bestalde, Laudiotik abiatuko den autobus zerbitzu berezia ere jarriko dute larunbatean. Bizkaibusen autobusak 21:10ean eta 21:45ean aterako dira eta udalak antolatutakoak 22:00etan eta 23:00etan.
Ekimen horren bitartez udalak ekidin nahi du jendeak auto pribatua erabiltzea jaietara joateko.