Gaur arratsaldean hasiko dira Orozkoko San Antolin jaiak

Erredakzioa 2015ko ira. 1a, 15:09

Sanantolin jaiak 6 egunez luzatuko dira Orozkon eta gaur abiatuko dituzte txupinazoaren bitartez. 19:00etan izango da hitzordua eta Urtzi Vera argazkilariak irakurriko du pregoia.

Ordu berean plazako frontoian hasiko dira esku pilota partidak eta 21:00etan puntako hiru bertsolari arituko dira Zubiaur plazan: Maialen Lujanbio, Unai Iturriaga eta Igor Elortza hain zuzen.

22:00etan musika emanaldia eskainiko dute DJ-ek txosna gunean.

Sanantolin jaiak 6 egunez luzatuko dira Orozkon eta gaur abiatuko dituzte txupinazoaren bitartez. 19:00etan izango da hitzordua eta Urtzi Vera argazkilariak irakurriko du pregoia.

Ordu berean plazako frontoian hasiko dira esku pilota partidak eta 21:00etan puntako hiru bertsolari arituko dira Zubiaur plazan: Maialen Lujanbio, Unai Iturriaga eta Igor Elortza hain zuzen.

22:00etan musika emanaldia eskainiko dute DJ-ek txosna gunean.

Bihar San Antolin eguna

Biharko egitarauari dagokionez bi ekintza jendetsu eta herrikoi aipatu beharra dago. Alde batetik, Garrafa lehiaketa -11:00etan Zubiaur plazan- eta bestetik Txalupa lasterketa -17:30ean Altube errekan-.

Horretaz gain, urtero legez, Joselu Anayak-en erromeria egongo da.

Umeen txanda asteazkenean

Umeak izango dira protagonistak asteazkenean hainbat ekintza antolatu baitituzte haientzat; umeentzako parkea, ur jokoak, bazkaria, Irrien Lagunen klubeko ikuskizuna, mozorro lehiaketa...

Txosna gunean, aldiz, elkartasun afaria egingo dute Uluka taldearen kontzertuarekin uztartuz.

Ostiralean kalean egoteko hamaika aitzakia

Berakatz egunak parrandarako hainbat aukera emango ditu. Besteak beste, Joko poteoa gauzatuko dute.

15:00etan herri bazkariaren ordua helduko da eta gero musika hitzordu ugari: batukada, The Beatles taldearen omenezko kontzertua eta Las Tea Party Djs, Egurra eta Kitto eta Marianitoz Blai -azken hiru horiek Txosna gunean-.

Betagarri

Larunbatean Betagarri taldeak Gorbeia kalea doinuz beteko du, baina Gasteizko taldea ez ezik beste hainbat egongo dira Orozkon: Pedrá, DJ Markelin, Lyrikan, Patx & Run...

Eta horretaz gain marmitako lehiaketa, pala partidak, herri kirolak, kalejira, mus lehiaketa, antzerkia eta Irrintzi txapelketa ere egingo dute.

Agurra

Jaiarako grin gehiena larunbatean erre ostean igandean oraindik ekintza ugari egingo dituzte. Protagonismo berezia izango dute zezen ikuskizunek; zekorrak plazara atera ondoren solasaldia egingo baitute eta horretaz gain zekorketa. Hala ere ospakizun gehiago egongo dira: jubilatuentzako bazkaria, erromeria...



LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide