Orozkoko Ibarra auzoa jaiez jantziko da asteburu honetan. Izan, ere ostiral, larunbat eta igandean auzoko jaiak ospatuko dituzte.
Txupinazoa ostiralean arratsaldeko 20:30ean izango da. Hurbiltzen den herritarak orok txorizoa jan ahal izango du eta ondoren erromeria egongo da. Mozorrotzeko gaua ere izango da ostiralekoa, mozorro lehiaketa baitago.
Meza, triki-poteoa, mus txapelketa, erromeria eta dantza txapelketa dira, besteak beste, larunbatean egongo diren ekintzarik nabarmenenak. Andra Mari eguna izango da larunbatean
Igandean, San Roke egunean, puzgarriak, paella lehiaketa, herri bazkaria, apar jaia, puzgarriak, txokolatada... egongo da.