Lillen istripua izan zuen autobusean Orozkoko lau gazte zeuden. Horietako hiruk ez zuten zauririk izan eta dagoeneko etxean daude. Laugarren gaztea, ordea, ospitalean ingresatuta dago Lillen bertan. Orozkoko gazteen senide batek adierazi du espero dutela bihar edo etzi ospitaletik ateratzea eta herrira heltzea.
Gazteen gurasoek azaldu dute nahiz eta une txarrak bizi izan dituzten oso pozik daudela eta gazteak osatzen ari direla.
Erakundeen laguntzarik ez
Istripua izan duten gazteen senide batek salatu du hedabideek jasotzen ari direna erakundeei dagokienez ez dela zuzena. Erakunde publikoen babesik ez dutela izan, alegia: “ofizialki ez digute adierazi gure alabak istripua izan duenik eta ez dugu babesik jaso.”
Jaso duten informazioa bere kabuz lortu dutela gaineratu du senideak.
Istripua Lillen
Lilleko istripua larunbatean gertatu zen eta 34 gazte zauriak izan zituzten Bilbo-Amsterdam ibilbidea betetzen zuen autobus batean.