Maialen Lujanbio, Igor Elortza eta Unai Iturriaga bertsolariak eta Betagarri, jaien ekintza nagusiak

Erredakzioa 2015ko uzt. 21a, 11:29

Orozkoko San Antolin jaiak irailaren 1ean hasiko dira eta 6an bukaera izango dute. Egun horietan hainbat ekintza antolatu dituzte herriko eragileek; gastronomia, musika, euskal dantzak, zezen ikuskizunak, antzerkia, mozorro lehiaketa, umeentzako eta helduentzako jokoak, garrafa lehiaketa, txalupa lasterketa...

Orozkoko San Antolin jaiak irailaren 1ean hasiko dira eta 6an bukaera izango dute. Egun horietan hainbat ekintza antolatu dituzte herriko eragileek; gastronomia, musika, euskal dantzak, zezen ikuskizunak, antzerkia, mozorro lehiaketa, umeentzako eta helduentzako jokoak, garrafa lehiaketa, txalupa lasterketa...

Baina ohiko ekintzaz gain, apustu nabarmenak ere badaude egitarauan. Horrela, txupinazo egunean -irailaren 1ean- bertso-saioa egingo dute puntako bertsolariekin; Maialen Lujanbio, Unai Iturriaga eta Igor Elortzaren eskutik, alegia. Zubiaur plazan izango da emanaldia, 21:00etan eta Potolari elkarteak antolatu du.

Betagarri

Irailaren 5ean Betagarri taldeak joko du Gorbea kalean 23:30ean. Egun horretan musika eskaintza oparoa izango da eta Gasteizko taldearen ostean Pedrá-k ere kontzertua eskainiko du, Extremoduroko abestiak joz.

Txosnagunean 19:00etan Lyrican, Patx&Run eta Five Corners taldeak arituko dira eguin berean

Kontzertu gehiago

Ohiko erromeriaz ez ezik -Joselu Anayak irailaren 2an egongo dira- Ulukak joko du Txosnagunean irailaren 3an elkartasun afariaren ondoren

Gainera, hurrengo egunean, irailaren 4an The Flamings Shakers taldea arituko da. 20:30ean izango da emanaldia eta The Beatles-eko abestiak jotzen dituztenez, jaien antolatzaileek deialdia zabaldu dute jendea mozorrotuta hurbildu dadin.

Egun berean, 22:00etan, Egurra ta Kitto, Marianitoz Blai eta Las Tea Party Djs egongo dira txosnagunean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide