Hilak 19, igandean, Santa Marina Eguna ospatu zuten Orozkoko izen bereko mendi eremuan. Urtero legez, herriko Matxintxu emakume taldearen esku egon da antolaketa, eta betiko legez -eguraldiak lagundurik-, egun aparta eskaini zieten bertaratu ziren guztiei.
Orozkoko behatoki ezin hobeagoa den Santa Marina mendi honetan izan zen ospakizuna. Oinez zein autoz, jende nahikoa animatu zen igotzen, baita antolatutako ekintzetan parte hartzen ere: paellada, mus txapelketa, kantukada... eta jaia guztiz berezia egiten duten parapente-jaitsieretan.
Argazkiak: Joxe Blanco eta Fede Alberdi