Aste honetan egindako udal osoko bilkuran Orozkoko udalak hainbat inbertsio egitea adostu du. Horretarako soberakinak erabiliko ditu.
Gastu handiena Zubiaur Eraikuntzak sozietateak eragindako zorra ordaintzeko egingo du erakundeak. 200.000 euroko diru-saila gauzatuko du zorra arintzeko.
Eraikinak eraitsi
Orozkoko udalak eskola eta frontoiaren artean dauden eraikinak eraitsiko ditu eta horrek 80.000 euroko inbertsioa beharko du.
Higiezinak pribatuak dira eta udalak dirua aurreratuko du. Jabeek diru hori itzuli arte erakunde publikoak erabiliko du orubea.
Bideak asfaltatzeko 70.000 euro bideratuko dituzte eta Zaloatik hasiko dituzte lanak.
Frontoia, lapurretak eta bideak
Gainerako inbertsioak horrela banatuko dira: frontoiko zorua konpontzeko 10.000 euro gehiago erabiliko dira. Beste erakundeek diruz laguntzea espero zuen udalak baina ez da gertatu.
Beste 10.000 euro gastatuko dira lapurtutako gauzak ordezkatzeko.