“Badirudi Santa Marinako jaiak berpiztea lortu dugula”

Txabi Alvarado Bañares 2015ko uzt. 17a, 23:55

IDOIA GREGORIO ZARATE (Laudio, 1967) urteak daramatza Orozkon bizitzen, eta Matxintxu emakume elkarteko kidea da. Elkarteko kideek Santa Marinako Jaiak egingo dituzte larunbat eta igandean.

Matxintxu emakume elkartekoek antolatzen dituzue Santa Marinako jaiak. Nolatan?

Duela sei urte ekin genion jai horiek guk antolatzeari. Santa Marinako Jaiek arrakasta handia izan dute beti, oso animatuak izan ohi dira. Baina iritsi zen momentu bat zeinetan jendeak igotzeari utzi zion. Horregatik, Matxintxu elkarteko kideei paella antolatzea bururatu zitzaigun.

IDOIA GREGORIO ZARATE (Laudio, 1967) urteak daramatza Orozkon bizitzen, eta Matxintxu emakume elkarteko kidea da. Elkarteko kideek Santa Marinako Jaiak egingo dituzte larunbat eta igandean.

Matxintxu emakume elkartekoek antolatzen dituzue Santa Marinako jaiak. Nolatan?

Duela sei urte ekin genion jai horiek guk antolatzeari. Santa Marinako Jaiek arrakasta handia izan dute beti, oso animatuak izan ohi dira. Baina iritsi zen momentu bat zeinetan jendeak igotzeari utzi zion. Horregatik, Matxintxu elkarteko kideei paella antolatzea bururatu zitzaigun.

Karta txapelketa bat ere antolatu genuen, eta Orozkon parapentean dabilen pertsona bat dagoenez, bere parapente taldearekin igo zen, erakustaldi bat egiteko asmoz. Trikitilari bat ere lotu genuen... eta horrekin guztiarekin badirudi jaiak berpiztea lortu dugula. Orain jende asko igotzen da eta oso giro animatua sortzen da. Ume zein gurasoak daude, familia osoak.

Aurten jende asko espero duzue beraz?

Eguraldiaren araberakoa izango da hori. Iaz, adibidez, eguraldia txarra egin zuen, eta kasu horietan gia da jende aldetik jaitsiera ematen dela. Baina asteburu honetarako eguraldi iragarpena ona da. Horregatik, jende asko igotzea espero dugu, bai larunbatean eta baita igandean ere.

“Orain jende asko igotzen da eta oso giro animatua sortzen da”

Gaur egun duela sei urteko programa ia bera egiten jarraitzen duzue.

Hala da, ez dago nobedaderik. Aurten festa larunbatean izango da berez, baina paella igandean egingo dugu, beti egin izan delako igandean. Hori bai, larunbatean txosna irekita egongo da, eta txorizo eta hirugiharrezko pintxoak eskainiko zaizkio igotzen den orori.

Urtero antzeko egitaraua izateak antolakuntza errazagoa egingo du.

Nahiz eta lan errepikakor bat izan, lana da. Txosna muntatu behar da, parapentea abisatu, trikitilaria lotu... elektrizitate generadore bat ere igo behar dugu, goian ez baitago argirik. Edariak, janaria prestatzeko materialak, komun bat, mila ur-litroko bidoi bat... den-dena igo behar da. Bihar (ostirala) ekingo diogu gauzak igotzeari, eta astelehenean bukatuko dugu, dena jasotzen.

Lan handia da. Baina Matxintxu elkarteko kideak asko inplikatzen dira antolakuntzan. Barra-txandak egiten, paella zerbitzatzen zein platerak garbitzen (hori ere oso garrantzitsua baita!).

Parapentea izango da, seguru asko, egitarauko ekintzarik ikusgarriena, ez?

Hala da. Pena merezi du, oso polita da. Bistak ikusgarriak dira oso. Eguraldi ona egiten badu oso gozagarria da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide