2012. urtean hasi zen Orozkoko Udalak antzerki ikuskizunak antolatzen. Uda heldu bezain laster izaten da “Kale Antzerki Aroa”, hilaren erdiko bi ostiraletan normalean, aurten seigarren aldia delarik.
Bihar Shakti Olaizola
Aurtengo lehenengo ekitaldia Shakti Olaizolaren “Irakurriz” ikuskizuna izango da. Dantzan, antzerkian eta akrobazian aditua da Shakti eta uztailaren 10ean, hau da, bihar, Zubiaur Plazan emango du bere lana ikusteko aukera, gaueko 21:00etan, hain zuzen.
Kukai Taldea
Bigarren ekitaldia Kukai Taldearen “Gelajauziak” ikuskizuna izango da, euskal dantzak eta dantza modernoaren arteko fusioa. Jon Mayaren taldea, uztailaren 17an bertaratuko da Orozkora eta Zubiaur Plazan arituko da gaueko 21:00etan.