Eguraldia lagun herriko txapelketako pilota finaletan

Erabiltzailearen aurpegia Irati Moreno 2015ko eka. 25a, 12:49

Aurreko asteburuan jokatu dira Olgetan Euskal Pilota Kirol Elkarteak antolautako herriko txapelketako pilota finalak. Andoni Olabarriak, elkarteko kidea, finalen ingurko kronikatxoa idatzi digu:

"Kurtso bukaerarekin batera, eta Orozkon San Juan Jaiak ospatzen direla kontuan izanda, Olgetan Euskal Pilota Kirol Elkarteak herriko txapelketako finalak antolatu zituen azken asteburuan. Aurten 10. urteurrena izanda, elkartearentzako final bereziak izan dira hauek.

Aurreko asteburuan jokatu dira Olgetan Euskal Pilota Kirol Elkarteak antolautako herriko txapelketako pilota finalak. Andoni Olabarriak, elkarteko kidea, finalen ingurko kronikatxoa idatzi digu:

"Kurtso bukaerarekin batera, eta Orozkon San Juan Jaiak ospatzen direla kontuan izanda, Olgetan Euskal Pilota Kirol Elkarteak herriko txapelketako finalak antolatu zituen azken asteburuan. Aurten 10. urteurrena izanda, elkartearentzako final bereziak izan dira hauek.

Eguraldia lagun, bai bariku arratsaldean zein zapatu goizean ere, nesken gomazko pala finalak eta mutilen esku pilota finalak jokatu ziren, umetxoen mailatik kadete mailara bitartean.

Barikuan final ofizialak izan baino lehen, klubeko gaztetxoenek hainbat laguntasun partida jokatu zituzten, garrantzitsua baita beraiek ere beren lekutxoa izatea horrelako partiduetan.

Finalak

Barikuko finalak estuak izan ziren, bai gomazko palan zein esku pilotan.

Gomazko pala arloan bi izan ziren jokatutako finalak, biak ere binakako txapelketako finalak izan zirelarik. Umetxoetan Nerea Pagazaurtundua eta Izaro Blanco izan ziren garaileak, Uxue Etxebarria eta Uxue Lazkano mendean hartuta. Gaztetxe eta kadete maila bilduan, Zuriñe Etxebarria eta Naroa Iturbe izan ziren garaileak, Naia Ugarriza eta Andere Pagazaurtundua gailenduz.

Mutiletan eskuz banakako finalak lehiatu ziren barikuan. Hiru finalak oso estuak izan ziren; lehen finaletan 17ko berdinketan egon ziren eta edozeinek irabaz zezakeen partidua baina Irabazlea Markel Zaballa izan zen Ekhi Garay gaindituz azken unean.

Gaztetxoetan Asier Ibarrondok errazago gainditu zuen Igor Iriondo (18-9) eta kadete mailan Unai Iriondo Orozkoarrak Jon Beaskoetxea Arrankudiagako mutil handia mendean hartu zuen 22-19ko markagailuarekin.

Sari banaketa

Sari banaketan Mikel Urrutikotxea Asegarce enpresako pilotaria izan zen eta ainbeste urtetan klubeko lehendakaria izandako Asier Nabearentzako aipamena nabaria izan zen bere agurraren atarian.

Zapatuko finalak giro alaitsuan gauzatu ziren. Plazan herriko nekazal produktugileen azoka zegoen, LIburutegiko arkupetan txakolina dastatu zuten eta frontoian urtero legez herriko txapelketako finalak. Zapatuan binakako esku pilota finalak eta gomazko palako banakako finalak.

Goizeko 11:00etan hasita, umeek jokatu zuten lehen finala. Bezperan bezala, hau izan zen partidurik estuena. Berriz ere 17ko berdinketa eman zen eta zapatuan, barikuan ez bezala, Ekhi Garayk txapela lortu zuen, Mikel SAutuarekin batera Mikel Urkijo eta Haritz Ibarluzea mendean hartuz.

Mutiletan Asier ibarrondo eta Oier Picon, erraz eskuratu zuten txapela 18-4ko emaitzarekin Igor Iriondo eta Izei Artetxe gailenduz. Kadeteen finalean Aingeru Olaguenaga eta Pablo Rodriguez balmaseldarra finala eskuratu zuten Beñat Barbara eta Asier Orue Galdakoztarra mendean hartuta (22-11).

Nesken finaletan berriz, Uxue Lazkanok irabazi zuen umetxoen kategorian 10-9 eta 5-10 jokuetan geratu da gero, azken txanpan 5-0 Uxuek irabazita.

Kadete mailako finalean Zuriñe Etxebarria eta Naia Ugarriza izan ziren nor baino nor. Aipatzea Zuriñe eta Naia izan direla orain aste pare bat Euskadiko Jokoetako infantilen mailan txapeldunak Bizkaiaren ordezkaritzapean. Finalean Zuriñe Etxebarria izan zen garailea, 104 eta 10-6ko partidu emaitzekin.

Sari banaketan, hainbeste urtetan nesken entrenamenduak girotzen eta antolatzen ibilitako Juan Luis Isusi pilotari ohiari oroigarria eman zioten Olgetan Euskal Pilota Kirol elkarteko arduradunek berak entrenatutako nesken bitartez."

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide