“2015eko kanpainan ere BU-56 leizean zentratuko gara, Euskal Herriko sakonena -1.438 metrorekin”

Erabiltzailearen aurpegia Joxe Blanco 2015ko eka. 21a, 07:00

MAITEDER INTXAURRAGA (Orozko, 1984), espeleologian urte batzuk daramatza Bizkaiko GAES taldearen eskutik, Itzina eta Gorbeiako leize sare garrantzitsuetako esplorazioetan parte hartuz. Euskal Espeleologoen Elkargoak eta Nafarrako Espeleologia Batzordeak aurtengo udarako Larran (nafar pirineoan) antolatu kanpainaren antolakuntzan buru-belarri dabil, komunikazio eta babesleen ataleko arduradun gisara.

MAITEDER INTXAURRAGA (Orozko, 1984), espeleologian urte batzuk daramatza Bizkaiko GAES taldearen eskutik, Itzina eta Gorbeiako leize sare garrantzitsuetako esplorazioetan parte hartuz. Euskal Espeleologoen Elkargoak eta Nafarrako Espeleologia Batzordeak aurtengo udarako Larran (nafar pirineoan) antolatu kanpainaren antolakuntzan buru-belarri dabil, komunikazio eta babesleen ataleko arduradun gisara.

Zer dela eta antolatzen da kanpaina hau? Noizitik antolatzen da?

Larrako Espeleologiaren Historia Europako Espeleologiaren Historiaren zati handi bat da. 2. Mundu Gerraren ondotik, Europa guztiko espeleologo belaunaldi askoren ahalegina erakarri du Larrako multzo karstikoa. Lehen esplorazioak frantses espeleologoek egin zituzten 1955ean. Handik aurrera, ikerketek hegoaldera jo zuten San Jorge ibaiaren bila. Emaitza AN3 eta BU-56 leizeen aurkikuntza izan zen, nahiz eta azken honen esplorazioa hurrengo hamarkadan egin. 80ko hamarkadatik gaur egun arte, lanak ez du etenik izan.

Kirol batez ari omen garela, zergatik esaten duzue zuen jarduera espeleologia zientifikoa dela?

Gure jarduera soilik zientifikoa dela gustatzen zaigu esatea, baina kirol parte bat dauka, bigarren plano batean gelditzen dena. Jarduera fisiko parte hori gabe ezin izango genituzke lurpeko sareak ikertu. Zientifikoa dela esaten dugu, lurpeko esplorazioa egiten dugulako, eta esplorazio honetan hainbat zientzia ukitzen ditugu, hidrogeologia, karstologia, geologia, topografia, lurrazpiko fauna... Gauza guzti hauek ikertzen ditugu gure asteburuetako irteeretan eta guzti honen informazioa bildu eta gordetzen dugu. Informazio honekin askotan aldizkarietarako artikuluak, liburuak, hitzaldiak... egiten dira.

Kanpaniaren helburu nagusia BU-56 leizea (Ilaminako Ateak, munduko sakonenetakoa) esploratzen jarraizea da, ezta?

2015eko kanpainan ere BU-56 leizean zentratuko gara, Euskal Herriko sakonena -1.438 metrorekin. Gure helbururik nagusiena San Jorge ibaiaren ezagutza handitzea da, eta horretarako -500 metrora vivac-ka montatuko dugu, aurten -800 metrotara heldu nahi dugulako gure esplorazioa eta datu bilketa egiteko.

Topografiarekin jarraitzeko asmoa dago, leizean dauden zalantzak birbegiratuko dira... Honetaz aparte, leizetik kanpo ere beste sarrera bat bilatzen saiatuko gara, pasa den urtean azaleratik 40 metrora gelditu baikinen eta posiblea da beste sarrera bat egotea, gauzak asko erraztuko zituenak leizera sartzeko momentuan.

Logistika lan handia eskatuko du zeregin horrek, Himalaian zortzimilako bat egiteko behar denarekin pareka daiteke? Zelan antolatzen duzue jarduna?

Lasai asko zortzi mila batekin parekatuko nuke. Kanpaina hauen antolakuntzan urte osoa ematen dugu. Gauza asko gestionatu behar dira, normalean talde desberdinetan banatzen gara eta talde bakoitzak bere lana egiten saiatzen da. Taldeak: Koordinatzaileak, intendentzia, materiala, komunikazioa eta esponsorizaioa, garraioa, ingurune-prebentziorako plana... izaten dira. Honetaz aparte urtean zehar hainbat bilera egiten ditugu, gauzak komunean jarri eta helburu berriak zehazteko. Kanpaina egiteko baimenak ere honen bitartez gestionatzen dira.

Eta kabinete lana eta gero, uztailean normalean porteo lanak hasten dira. Uztaileko asteburuetan normalean materiala igotzen hasten gara guztion artean kanpamendua prestatzeko gauzak prest uzteko, ura egiten da (han goian asko gara eta udan ez dago soberan), leizea ekipatzen hasten gara... Gauza guzti hauek kanpainan dauden parte hartzaileen artean egiten dugu, nahi dutenak etortzen dira.

Eta azkenik, uztaileko azken astean eta abuztuko lehenengo bi asteetan gure aurtengo kanpinari hasiera emango diogu. Espero dugu dena prest egotea!!!

Antolakuntza Euskal Herriko espeleologia talde eta elkarte ezberdinen artean partekatzen duzue, gauza aberatsa da hori.

Kanpaina hauek Euskal Espeleologoen Elkargoak eta Nafarroako Espeleologia Federazioak antolatzen dituzte. Baina hauen barruan espeleologia talde desberdinak aurkituko ditugu, bizkaitarrak, arabarrak, gipuzkoarrak eta nafarrak. Oso gauza polita eta beratsa dela uste dut, guztion hartean egiten dugun gauza bat da, guztiok batera egoteko eta guztion hartean konpartitzeko.

Zenbat lagun parte hartuko dute?

Aurten 80 lagun izena emateko nahi dute. Hori bai, aipatu beharra dago ez garela 80ak kanpainako hiru asteak batera egongo. Kanpamenduan 30 pertsona dira topea, eta egun guztietan zehar banatuko gara, batzuk joaten direnean besteak etorriko dira.

Babesle bila ari zarete, zer moduzko erantzuna jaso duzue?

Babesleen bilaketa lan gogorra da. Normalean lan asko ematen du, eta ez dugu gauza handirik lortzen. Espeleologia ez da oso mundu ezaguna, eta ez ditu masak mugitzen, mendiko lasterketetan adibidez gertatzen den moduan. Ez da hain mediatikoa, beraz ez du hainbeste konbentzitzen. Baina lanean jarraituko dugu.

Orozkok parte hartze nabarmena du antolakuntzan, Aiaraldeko espeleologo gehiago parte hartzekoak dira, ezta?

Bai, Orozkotik nire aita (Pedro Intxaurraga) kanpainako koordinatzaileenetariko bat dena eta ni gaude. Aiaraldetik ere hainbat parte hartzaile espero ditugu Takomano Espeleologia taldeko hainbat kide hain zuzen ere.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide