Gaur eta bihar jokatuko dituzte Orozkoko Pilota Txapelketaren finalak

Apirilean hasi zen Orozkoko txapelketa eta hainbat partidu jokatu dituzte finalera heldu baino lehen. Kategoria ezberdinetako pilotariek parte hartu dute.  Olgetan pilota elkarteak antolatu du txapelketa. Pala zein eskupilota izango dira asteburu honetan Orozkoko protagonistak.

Apirilean hasi zen Orozkoko txapelketa eta hainbat partidu jokatu dituzte finalera heldu baino lehen. Kategoria ezberdinetako pilotariek parte hartu dute.  Olgetan pilota elkarteak antolatu du txapelketa. Pala zein eskupilota izango dira asteburu honetan Orozkoko protagonistak.

Ostiralean arratsaldeko 17:00ak aldera hasiko dira eskupilotako banakako finalak. Palako finalak, aldiz, binakakoak izango dira. Guztira 7 partidu izango dira.

Eskupilota zein pala partiduen finalak eta ordena:

-Ametz Bizkarguenaga eta Urtzi Ibarluzea – Koldo Larrea eta Markel Garmendia (Aurreumetxoak)

-Nagore San Pedro eta Andere Pagazaurtundua / Uxue Etxebarria eta Nerea Pagazaurtuandua (Benjaminak)

-Markel Zaballa – Ekhi Garai (Kimuak)

-Nerea Pagazaurtuandua eta Izaro Blaco – Uxue Lazkano eta Uxue Etxebarria (Kimuak)

-Igor Iriondo – Asier Ibarrondo (Infantilak)

-Zuriñe Etxebarria eta Naroa Iturbe - Naia Ugarriza eta Andere Pagazaurtundua (Kadeteak)

-Unai Iriondo – Jon Beaskoetxea ( Kadeteak)

Egun berean, finalak hasi baino lehen urteko parte hartzaile guztiak plazan biltzen dira eta klubaren argazkia egiten dute. Arratsaldeko 17:00ean izango da argazkia. Herriko taldeko pilotari eta entrenatzaile guztiak izaten dira momentu horretan argazkia osatzeko.

Finalak eta gero, ordea, klubean dauden parte hartzaile guztiak luntx bat izaten dute eta urteko opari bat jasotzen dute. Aurten, 10. urteurrena izanda, kamiseta pare bat emango zaie jokalariei: bata gorria eta beste bat urdina, hurrengo urtean nahi izanez gero, partiduetan erabili ahal izateko

Larunbateko partiduak

Txakolinaren egunarekin batera, eskupilotako binakako herriko txapelketak ospatzen dira. Eta nesken banakako pala finala. Goiz osoan zehar izaten dira partiduak eta oso giro polita osatzen da bertan. Guztira 5 partidu jokatuko dituzte. Hona hemen ordena:

-Ekhi garai eta Mikel Sautua – Haritz Ibarluzea eta Mikel Urkijo (Kimuak)

-Nerea Pagazaurtundua – Uxue Lazkano (Kimuak)

-Asier Ibarrondo eta Izei Artetxe – Igor Iriondo eta Oier Picon (Infantilak)

-Zuriñe Etxebarria – Naia Ugarriza (Kadetak)

- Beñat Barbara eta Asier Orue – Aingeru Olaguenaga eta Rodrigez (Kadeteak)

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide