Matxintxu Elkarteak tenis ikastaroa prestatu du. Ekainaren 29an hasi eta uztailaren 3an bukatuko da.
Umeentzako zein helduentzako klaseak egongo dira. 7 eta 12 urte bitarteko haurrek 10 euro ordaindu beharko dituzte eta haien ordutegia 18:00etatik 19:00ak arte izango da.
Helduentzako, aldiz, bi prezio ezberdin izango dituzte. Bazkideentzako 20 euro eta besteentzat 30. Haiek 19:00tan hasi eta 20:00tan bukatuko dute.
Polikiroldegiko zelaian izango da ikastaroa eta bakoitzak bere erraketa eraman beharko du. Plaza mugatuak dira eta bazkideek lehentasuna izango dute.