Orozkoko eskolak eta Udalak elkarlanean, nagusienek txikienei jakintza transmititzeko dinamika jarri dute martxan.
Horretarako, lehenengo saioan, Mari Carmen Olaguenaga, 80 urteetako etxeko andrea, eta Vicente Goti, 84 urteetako artzain erretiratua, izan dira protagonista.
Lehen hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleekin elkartu dira haien bizipenak elkar-trukatzeko; gaztaroan zituzten bizi baldintza makalak gerra eta gerraosteagatik, beraien lanbide gogorrak garai horretan...
Bestalde, ikasleek garai hartako bizitzari buruz asko galdetu dute, adibidez, Gorbeian internet bazegoen.
Josu San Pedro Orozkoko alkateak adierazi du “gure nagusiak jakinduriaz beteta daude eta oso aberasgarria da gure seme-alabek hortik edatea. Horregatik uste dugu horrelako ekimenak oso baliagarriak direla.”