Ibaiondoko futbol zelaiak jokalari ugari izango ditu ekainaren 6 eta 7a bitartean. Izan ere, Orozkoko IV.Umeen txapelketa jokatuko da egun horietan.
Zortzi taldeek osatuko dute txapelketa: Atxulaur, Cultural, Santutxu, Itugarpe, Trapagaran, Gernika, Baskonia eta Amorebieta. Partiak larunbatean goizeko 9:00etan hasiko dira, bazkaltzeko etena egingo da eta 20:00ak aldera bukatu.
Igandean ordu berean hasiko dira baina eguerdiko 14:00 etarako jada sari banaketa izango da.
Jokalariek eta baita familia eta lagunek ere, herriko jatetxeetan jateko aukera izango dute. Taberna guztiek 15 euroko menuak eskainiko dituzte familia eta lagunentzat. Erreserbak egitea beharrezkoa izango da.