Aurtengo senior eskupilota txapelketari hasiera eman zioten maiatzaren 17an Orozkon. Lau partiduk osatu zuten jardunaldia, goizean bi eta arratsaldean beste bi.
Xabier Berastegi eta Asier Etxebarria arduratu dira txapelketaren antolaketaz eta beraiek azaldu dutenez, helburua lehiaketa on baten bitartez Orozkori bizitasuna ematea da.
Bi hilabeteko iraupena izango du txapelketak eta partiduak larunbatero eta igandero eguerdiko 12:00tan jokatuko dira. Guztira zortzi bikotek osatzen dute ligaxka hau eta horietatik lau pasako dira final erdietara eta bi finalera.
Antolatzaileek Orozkoko merkatariei eskerrak eman nahi dizkiete, izan ere, horien diru laguntzari esker aurrera atera ahla izan dute txapelketa. “Beraien laguntzarik gabe ezinezkoa suertatuko litzaiguke txapelketa aurrera ateratzea, beraz eskerrik asko benetan”.
Lehenengo jardunaldia
Goizean jolastutako partiduetako bat Garcia eta Beaskoetxea, Beaskoetxea II eta Urretxuren kontra izan zen. Azken hauek izan ziren garaileak 17-22 emaitza lortuz.
Beste partidua Kastresana eta Pagaza II-k, Escalona eta Uriberen aurka jokatu zuten. Partidua 22-18 bukatu zen, beraz lehenengo bikoteak lortu zuen garaipena.
Arratsaldeko lehen partidua, aldiz, Urre eta Murga, Brastegi eta Freitesen aurka izan zen. Bigarrenenak gailendu ziren 8-22ko emaitza lortuz. Azken partidua Arregi eta Pagazak, Etxebara eta Gonzalezen kontra jokatu zute. Lehenengo bikoteak lortu zuten 22-18ko garaipena.
Bigarren jardunaldia
Beaskoetxea II - Urretxu 22-21 Kastresana - Pagaza II
Escalona - Uribe 07- 22 Garcia - Beaskoetxea I
Berastegi - Freitas 22-18 Arregi - Kintana
Etxebara - Gonzalez 22-07 Urre - Murga