"Jendeak egin dugun lana ona izan delako bozkatu gaituela uste dugu"

JOSU SAN PEDRO Adieko hautagaia izango da Orozkoko alkatea datozen lau urteetan gehiengo absolutua lortuta.

 

Gehiengo absolutua lortuta pozik, ezta?

Pertsonalki taldea bezala sentitzen naiz, oso pozik. Herriak Adiek berriro irabazi behar duela erabaki du, gehiengo absolutuarekin gainera. Azken lau urteetan egin dugun lana nabaritu da eta jendeak onenak garela ikusi du.

 

JOSU SAN PEDRO Adieko hautagaia izango da Orozkoko alkatea datozen lau urteetan gehiengo absolutua lortuta.

 

Gehiengo absolutua lortuta pozik, ezta?

Pertsonalki taldea bezala sentitzen naiz, oso pozik. Herriak Adiek berriro irabazi behar duela erabaki du, gehiengo absolutuarekin gainera. Azken lau urteetan egin dugun lana nabaritu da eta jendeak onenak garela ikusi du.

 

Nola baloratzen dituzu zure alderdiko emaitzak?

Goiz da azterketak egiteko baina argi dago duela lau urte baino bozka gehiago atera ditugula. Jendeak egin dugun lana ona izan delako bozkatu gaituela uste dugu.

 

Beste taldeen emaitzak nola baloratzen dituzu?

Hori haiek egin beharko dute, guk gurea egiten dugu. Gure emaitzak onak ez balira autokritika egingo genuke, suposatzen dugu haiek ere egingo dutela. Beste alderdiekiko ez dut ezer esan behar.

 

Udalbatzaren osaketa berria ikusita datozen hilabeteetan zeintzuk izango dira zuen lehentasunak gobernatzeko?

Emaitzak ikusita gure lanarekin orain arte bezala jarraituko dugu. Jendeari eskerrak eman nahi dizkiogu emandako konfiantzagatik.

 

Zeintzuk izango dira zuen lehentasunak?

Beste taldeekin eseri behar gara haien iritziak jakiteko. Gehiengo absolutua dugu baina besteekin egon nahi dugu haientzako zer den inportanteena Orozkorentzat jakiteko.

 

Eta lege-agintaldiko erronkak?

Hiru proiekturik handienak anbulategi berria, auzoei bizitza gehiago emateko hirigintzako arauak aldatzea eta ludoteka, liburutegia zein kultur elkarteak sartzeko lokal polit bat egitea.

 

Herritarrei zein mezu zabalduko zenieke emaitzak ikusita?

Eskerrik asko, eskerrik asko eta eskerrik asko emandako konfiantzagatik. Haiek gabe ezin dugu ezer lortu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide