OROZKO: ADIEren errebalida herritarren aurrean

Erredakzioa 2015ko mai. 23a, 09:31
EAJren hegemoniak ez du azken hamarkadetan areriorik izan Orozkon. EA eta Ezker Abertzalea izan dira bere aurkari zuzenenak baina jeltzaleen boza kopuruetatik oso urrun beti.
Baina 2011n egoera irauli zuen ADIE talde sortu berriak. Zubiaur Eraikuntzak sozietate publikoak egindako etxebizitzen kudeaketaren harira sortutako talde independenteak 5 zinegotzi eta  alkatetza eskuratu zituen.
EAJren hegemoniak ez du azken hamarkadetan areriorik izan Orozkon. EA eta Ezker Abertzalea izan dira bere aurkari zuzenenak baina jeltzaleen boza kopuruetatik oso urrun beti.
Baina 2011n egoera irauli zuen ADIE talde sortu berriak. Zubiaur Eraikuntzak sozietate publikoak egindako etxebizitzen kudeaketaren harira sortutako talde independenteak 5 zinegotzi eta  alkatetza eskuratu zituen. Legealdi bereziki gatazkatsua izan da eta Zubiaur Eraikuntzak sozietatearen auziak epaitegietara bideratu da alderdien arteko liskar gogorrak piztuz.
Maiatzaren 24ko hauteskundeei begira, ADIEk  Josu San Pedroren aldeko apustua egin du berriz ere eta bera izango da taldearen alkategaia.
Aurrez aurre EAJren eta EH Bilduren hautagai berriak izango ditu, Bittor Olaguenaga jeltzalea -garai batean zinegotzi aritutakoa-, eta Zigor Gorostiaga koalizio independentistako hautagaia berria.
Hauetaz gainera, alderdi popularrak herriko zinegotzi izandako Tomas Oqueranza aurkeztu du alkategai bezala.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide