Udal-hauteskundeetara aurkeztuko da Adie Taldea

Erredakzioa 2014ko abe. 11a, 14:51

Komunikabideetara igorritako prentsa oharrean Adie talde independenteak adierazi du datorren maiatzaren 24an egingo diren uda-hauteskudeetan parte hartuko duela. Egun Orozkoko udal-gobernuan den taldeak azaldu duenez, "orain lau urte moduan, hauteskundeetan aurkeztuko den hautagaien zerrenda eta hauteskunde programak ez dira taldetik irtengo, parte-hartze prozesu baten bidez baizik". Prozesu hau herri osoari irekitzeko asmoa adierazi du Idoia Camacho Adie taldeko bozeramaileak,. "Orozko herritarrena izan dadin eta ez politikoena". 

Komunikabideetara igorritako prentsa oharrean Adie talde independenteak adierazi du datorren maiatzaren 24an egingo diren uda-hauteskudeetan parte hartuko duela. Egun Orozkoko udal-gobernuan den taldeak azaldu duenez, "orain lau urte moduan, hauteskundeetan aurkeztuko den hautagaien zerrenda eta hauteskunde programak ez dira taldetik irtengo, parte-hartze prozesu baten bidez baizik". Prozesu hau herri osoari irekitzeko asmoa adierazi du Idoia Camacho Adie taldeko bozeramaileak,. "Orozko herritarrena izan dadin eta ez politikoena". 

Talde independenteak azaldu duenez, Orozkoko edozein herritarrek parte hartu ahal izango du prozesu honetan, izena eman, eta zein mailatan parte hartu nahi duen adierazi beharko du urtarrilaren 11a baino lehenago; "Pertsona batek izena eman dezake interesatzen zaion Udal gai bati buruz iritzia emateko bakarrik, edo Udala kudeatzeko beste modu batzuk proposatzeko, edo zerrendako kideak aukeratzeko, edo hauteskunde-programan sartzeko proposamenak eskaintzeko edo alkategaia izateko". 

Ustelkeria sahiesteko talde politiko guztiek sinatzea nahiko luketen "etika-kodea" sustatuko dute

Prozesua 4 etapatan banatuko dela azaldu du Adie taldeak; urtarrilaren 11tik martxoaren 15era eztabaida garaia irekiko dute. Fase honetan, Adiek etika-kodea deitu dutena osatzea proposatuko dute: “azken urteotan Orozkon politiko batzuek errepikatzerik gura ez dugun jarrera ustela izan dute, hori dela-eta, beharrezko irizten diogu talde politiko guztiek etika-kodea onartzeari eta betetzeko konpromisoa hartzeari, edozein dela gobernuan nahiz oposizioan dagoen lagun eta taldea” argudiatu du Idoia Camachok.

Hirugarren fasea apirilaren 5era arte luzatuko da eta orduan hautatuko da Adieren hautesle-zerrenda aukeratuko da "zerrenda horretan hiru mailetako batean sartzeko interesa erakutsi dutenen artean, alegia, alkategaia izateko, zinegotzi-gaia edo zerrenda-gaia izateko.

Apirilaren 6tik maiatzaren 3ra bitartean hurrengo legealdirako Adieren lan-proposamena osatuko da, hau da, plataformak hauteskundeetan aurkeztuko duen programa. Azkenik, maiatzeko gainontzeko egunetan bosgarren fasean sartuko direla azaldu dute, hauteskunde kanpainarenean.

Parte-hartze prozesu honetan izena emateko bideak ere jakinarazi ditu Talde Independenteak; Adieko edozein kideri jakinarazi, adietaldea@gmail.com helbidearen bitartez, Adieren egoitzako postontzia erabiliz edo sare sozialen bidez.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide